Txiokatu tesia 6 mezutan: Txiotesia lehiaketa azaroaren 22an

Ekitaldiak

“Txiokatu zure tesia 6 mezutan” lehiaketaren 6. edizioa izango da azaroaren 22an. Txiotesia izenez ezagutzen den egitasmoak, tesia egiten ari diren edo defendatu berri duten ikertzaileen lana gizarteratzea du helburu. UEUren Unibertsitatea.net atariak abian jarri zuen 2013an, eta aurten 6. edizioa antolatu du UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren laguntzaz.

Lehiaketa ikertzaileei zuzenduta dago, 2019tik-2022ra bitartean doktorego-tesia egin zutenei zein une honetan tesia egiten ari diren ikertzaileei hain zuzen ere. Edozein jakintza-arlori dagokion ikerlana ezagutzera emateko hitzordua izango dute parte-hartzaileek, Twitterren azaroaren 22an. Goizeko 9:00etatik gaueko 21:00ak arte egongo dira zabalik ateak eta tarte horretan 6 txiotan publikatu ahalko dira lanen nondik norakoak, euskaraz eta #txiotesia6 traola erabiliz.

Parte-hartzaileen artean bi sari banatuko dira: bata, Txiolari ulergarrienarentzat izango da, eta 500 euro jasoko ditu irabazleak; bestea, Txiolari originalenarentzat izango da, eta 300 euro hartuko ditu garaileak.

Lehiaketaren xehetasunak eta informazio guztia Unibertsitatea.net atarian.

Txiokatu tesia 6 mezutan: Txiotesia lehiaketa azaroaren 22an

Data
Ordutegia
09:00etatik 21:00etara
Tokia
Twitter
Helbidea
#txiotesia6
Informazio gehiago

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.