La Palmako erupzioa: Geologiarekin jakin-mina pizten denean

Ekitaldiak

Otsailaren 8an, Ondarroako Kofradia Zaharrean (Erribera kalea, 9) arratsaldeko 18:30ean Zientziaren Giltzak ElkarteakLa Palmako erupzioa: Geologiarekiko jakin-mina pizten denean” hitzaldia antolatu du.

La Palmako bolkana erupzioan jarri zenetik ugari izan dira telebistan ikusitako irudiak eta entzundako azalpenak. Denok liluratuta gelditu gara laba-jario eta leherketen gaueko irudiekin eta denok hunkitu gara bertan bizi direnen tragedia pertsonalekin. Guzti horrek izugarrizko jakin-mina piztu du prozesu bolkanikoen inguruan, agian inoiz baino gertuago tokatu zaigulako. Kuriositatea asetzeko asmoarekin antolatu da hitzaldia.

la palmako erupzioa

La Palmako erupzioa: Geologiarekiko jakin-mina pizten denean” hitzaldian, besteak beste, munduan zehar gertatzen diren prozesu bolkanikoen jatorria aztertuko da. Horrez gain, mota desberdineko prozesu bolkanikoak azalduko dira eta La Palmako Cumbre Vieja sumendiaren ezaugarri propioak deskribatuko dira. Bukatzeko, sumendien leherkortasun-indizearen araberako arrisku bolkanikoak aztertuko dira eta La Palman arrisku horiek aurreikusteko geologoek burututako lanen nondik-norakoak aipatuko dira.

Gaia hauek jorratuko dituzte Ainhoa Alonso, Arturo Apraiz eta Fernando Sarrionandia-Ibarra geologoek Ondarroako Kofradia Zaharrean. Hitzaldia online ikusteko aukera ere izango da www.zientziarengiltzak.org helbidean.

Hizlariak:

Ainhoa Alonso Olazabal, (Azpeitia, 1970). Geologian doktorea da eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea Geologia graduan Petrologia eta Geokimika arloan. Bere ikerketa lerroa arkeologiako materialen ezaugarritzean datza.

Arturo Apraiz Atutxa, (Zornotza, 1967). Geologian doktorea da eta 25 urtetik gora daramatza EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean Geologia graduan irakasle lanetan. Hainbat artikulu eta liburuen egilea. Plaka-tektonikaren inguruko gaietan eta geologiaren dibulgazioan ere dihardu.

Fernando Sarrionandia-Ibarra, (Abadiño, 1974). Geologian doktorea da eta EHUko irakasle agregatua. Bere ikerketa lerroa arroka igneoen inguruan datza. Besteak beste, Iberiar penintsulako hegoaldeko magmatismoa eta eusko kantauriar arroko Goi-Kretazeoko itsaspeko bolkanismoa ikertzen ditu.

La Palmako erupzioa: Geologiarekin jakin-mina pizten denean

Data
Ordutegia
18:30etatik 20:00etara
Tokia
Konfradia Zaharra
Helbidea
Erribera kalea, 9, Ondarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.