Olatu baten istorioa

Ekitaldiak

olatu baten istorioa

Olatu baten istorioa hitzaldia Bilbon ere egingo da Bilbo Zientzia Plaza jaialdiaren baitan. Zergatik dira munduko gune batzuk aproposagoak surfa egiteko beste batzuk baino? Olatuak toki guztietan ez dira berdinak, era berdinean sortzen badira ere, haien prozesuan hainbat faktorek hartzen dute parte. Faktore horiei egiten diete so surflariek, taulapean olatu bikainak aurkitzeko asmoz.Surfa egiten duen norbait iragarpenei begira dagoen bakoitzean, fenomeno fisiko desberdinak aztertzen ari da. Testuinguru horretan, Maia García Vergniory fisikaria eta Kepa Acero surflaria, biak Getxokoak, honako gai hauei argia ematen saiatuko dira: olatu batzuk zergatik zabaltzen diren eta beste batzuk zergatik ixten diren, zer dela eta batzuetan serie edo sorta bat osatuz hurbiltzen diren eta beste batzuetan, aldiz, ez; edo itsasaldiek, haizeak eta itsas hondoak zer paper jokatzen duten surfean. Galdera horiek erantzuteaz gain, surfak zientziarekin ere zerikusia duela erakutsiko dute bi hizlariek.

Hau guztiau argitzeko, Maia García Vergniory, DIPCko eta Max Planck Institute for Chemical Physics of Solids-eko fisikari eta ikertzaileak eta Kepa Acero surflariak, «Olatu baten istorioa» hitzaldia eskainiko dute gaztelaniaz irailaren 21ean, 19:00etan, Bilboko Bidebarrieta Liburutegian.

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutako Bilbo Zientzia Plaza (BZP) jaialdiaren ekitaldietako bat da hitzaldi-solasaldia.

Sarrera

Hitzaldi-solasaldia UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak bultzatutako Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi-zikloaren barruan antolatu da, eta modu presentzialean ikusi ahal izango da, baita streaming bidez ere, KulturguneaTB kanalaren bitartez. Sarrera librea da, ez da gonbidapenik eskuratu behar aurretiaz, eta lekuak bete arte sartu ahal izango da.

Olatu baten istorioa

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Bidebarrieta Liburutegia
Helbidea
C. Bidebarrieta Kalea, 4, 48005 Bilbao, Biscay, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.