Antartikatik gure itsas hondoraino: XXI. mendeko esploratzaile baten bizimodua

Ekitaldiak

esploratzaile

Geratzen al dira gaur egun esploratzailerik edo, era teknologizatu honetan, dena dago jadanik aurkituta eta esploratzailearen irudia guztiz zaharkituta? Maria Intxaustegi itsaspeko arkeologoak ez du horrela pentsatzen.

Mundu osoko itsas hondotik dabil itsasontzi hondoratuak ikertzen arkeologi lanetan eta neguero Antartikara eta austral ozeanora doa nabigatzen 115 urteko belaontzi batean kontinente zuriaren sekretuak aztertzeko.

Itsas hondoko ikerlanei buruz hitz egingo du Maria Intxaustegik martxoaren 27an, astelehena, Ondarroako Kofradia Zaharrean, arratsaldeko 18:30ean, Zientziaren Giltzak Elkarteak antolatu duen Antartikatik gure itsas hondoraino: XXI. mendeko esploratzaile baten bizimoduaizenburua duen hitzaldia antolatu du.

Hitzaldi honetan, alde batetik, Antartikan egindako azken denboraldiari buruz hitz egingo digu eta bestetik, itsas hondoko sekretu batzuk kontatuko dizkigu, hala-nola, zer erlazio daukagun Euskal Herrian, Estatu Batuetako Floridan XVI. mendean hondoratutako ontziteri batekin.

Hizlaria:

Maria Intxaustegi Molina, Donostian jaio zen eta itsaspeko arkeologoa da, alturako patroia, urpekari profesionala eta espedizio gida ere. Bere tesiarekin “Habanako ontziola XVIII. mendean” Cortes de Cadiz sari iberoamerikarra irabazi zuen. Bere ikerkuntzak beti itsasontzien inguruan murgildu du eta bere azkeneko liburua “Anclas líticas en el País Vasco” Oxfordeko argitaletxe batek argitaratu dio.

Gure iragana ikertzen ez dagoenean segur aski itsasoa zeharkatzen egongo da belaontzietan, Antartikan aldaketa klimatikoa aztertzen edota Pazifiko ozeanoaren irlaren batean galduta.

Antartikatik gure itsas hondoraino: XXI. mendeko esploratzaile baten bizimodua

Data
Ordutegia
18:30etatik 20:00etara
Tokia
Kofradia Zaharrean
Helbidea
Erribera kalea, 9, Ondarroa

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.