Bilbo Zientzia Plaza: ikasturteari hasiera ematen dion zientzia-dibulgazioko jaialdia

Ekitaldiak

Bilbo Zientzia Plaza jaialdiaren seigarren edizioa izango da irailaren 11tik 30era, UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatuta. Bilbo Zientzia Plaza irailean zehar izango da eta hitzaldiak, erakusketak, tailer zientifikoak eta bestelako ekitaldiak biltzen dituen estatuko zientzia-dibulgazioko ekimen handiena da. Zazpi ekitaldi biltzen ditu programak, hainbat ikuspegi landuak, askotariko publikoari zientzia hurbiltzeko asmoz.

Bilbo Zientzia Plaza

Erakusketak

  • Zientzia Forgesen arabera: (Irailak 11-30, Bizkaia Aretoa) erakusketak marrazkilariaren 66 bineta biltzen ditu eta ibilbidea egiten du ikerkuntzaren iraganean, orainean eta etorkizunean zehar.
  • Kontzientziaren irudiak: (Irailak 14 – 16, Euskalduna Jauregiko auditorio aurrean): UPV/EHUko Arte Ederren Fakultateko ikasleek egindako irudien erakusketa da. Irudiek garapen jasangarrirako erronkei heltzen diete.

Ciencia Show

Big Van Ciencia eta Kultura Zientifikoko Katedrak antolatuta, Bigarren Hezkuntzako ikasleak protagonista dituen bakarrizketa lehiaketaren azken gala, gazteei zientzia eta teknologia modu atseginean eta zuzenean hurbiltzea helburu duena.

  • Euskalduna Jauregia, 5H Terraza, irailaren 14an, 11:30ean.

Naukas PRO

Zientzialari profesionalek eta ikerketa-zentroetako kideek euren lanaren berri ematen dute ekitaldian. Aurten osasun-ikerketari erreparatzen dio berariaz Naukas PROk eta osasun-ikerketako lau institutuetako ikertzaileak izango dira oholtzan: Bioaraba, Biobizkaia, Biogipuzkoa eta Biosistemak osasun zerbitzuen ikerketa institutua. 20 minutuko hitzaldietan partekatuko dituzte beraien lana zertan datzan eta beren berrikuntzarik deigarrienak. (Irailak 14, Euskalduna Jauregia).

  • Euskalduna Jauregia, auditorioa, irailaren 14an, 17:00 – 20:00. Sarrera librea eta doakoa lekuak bete arte.

Naukas Bilbao

Ezagutza zientifikoa modu laburrean, estilo librean eta ikuspegi zabal, baina zorrotzarekin, zabaltzeko gaztelaniaz egin den zientzia-dibulgazioko ekitaldirik handiena da Naukas Bilbao eta hamar urte baino gehiago daramatza Bilbon antolatzen. Bi eguneko ikuskizuna da, askotariko ikus-entzuleei zuzendutako 10 minutuko hitzaldiak eta ikuskizunak izango dira.

  • Euskalduna Jauregia, auditorioa, irailaren 15 eta 16an, 10:00 – 13:00 eta 17:00 – 20:30. Sarrera librea eta doakoa aretoa bete arte.

Naukas Kids

Tailerrak, esperientziak eta ikuskizuna, gaztetxoenek zientzia hurbilenaz eta atseginenaz gozatzeko aukera izan dezaten.

  • Bizkaia Aretoa, irailaren 17an, 10:00 – 14:00. Sarrera librea eta doakoa txandak bete arte.

Dokuforuma: El secreto de la naturaleza

“El secreto de la naturaleza” dokumentalaren proiekzioa, Pedro Miguel Etxenike fisikariaren bizitzari eta pentsamenduari buruzkoa, eta, ondoren publikoarekin solasaldia izango da, non galdera-erantzunen tartea zabalduko da. Solasaldia Miren Bego Urrutia ikertzaileak gidatuko du.

  • Bizkaia Aretoa, Mitxelena auditorioa, irailaren 19an, 18:30 – 20:00. Sarrera librea eta doakoa aretoa bete arte.

Bidebarrieta Zientifikoa: Zientzia eta umorea, a ze parea!

Egunkari edota aldizkarietan argitaratutako tirekin, bakarrizketa umoristiko eta txisteen bitartez edo, zergatik ez, koplak abestuz zientziaren inguruan hitz egin daiteke. Estrategia horiek guztiak erabilgarriak dira eta esperientzia horiek mintzagai izango dira Bilbo Zientzia Plazaren barnean antolatutako Umorea eta zientzia, a ze parea! hitzaldi-sortan.

  • Bidebarrieta Liburutegia, irailaren 20an eta irailaren 27an, 19:00 – 20:30

⇒ Sarrera librea eta streaminga

Bilbo Zientzia Plazako jarduera guztiek sarrera libre eta doakoa izango dute. Horretaz gain, Naukas Pro eta Naukas Bilbao streaming bidez ikusgai izango dira Kosmos EITB kanalean eta Bidebarrieta Zientifikoaren hitzaldiak zuzenean jarraitu ahal izango dira Kulturgunea TB kanalaren bidez.

⇒ Programa osoa

Jaialdiaren inguruko informazio eta xehetasun guztiak bzp.eus webgunean daude ikusgai.

⇒ Antolatzaileak

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatzen du Bilbo Zientzia Plaza, Naukas plataforma, Big Van Ciencia, CSIC, Osasun Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea eta Ja! Festibalaren lankidetzarekin. Bilbo Zientzia Plazak Bilboko Udalaren, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren eta Lehendakaritzaren, DIPCren, Euskampus Fundazioaren, Petronorren eta Metro Bilbaoren laguntza izan du.

Bilbo Zientzia Plaza: ikasturteari hasiera ematen dion zientzia-dibulgazioko jaialdia

Hasiera data
Amaiera data
Ordutegia
08:00etatik 14:00etara
Tokia
Euskalduna Jauregia - Bizkaia Aretoa - Bidebarrieta Liburutegia
Helbidea
Bilbo
Informazio gehiago

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.