“Zientzia eta umorea, a ze parea!” zikloa irailean

Ekitaldiak

Zientziaren ezagutzaren hedapena hainbat bideren bitartez egin daiteke. Askotan arlo akademikotik haratago doazen bideak dira. Horietako bat umorearen erabilera izan daiteke.

Egunkari edota aldizkarietan argitaratutako tirekin, bakarrizketa umoristiko eta txisteen bitartez edo, zergatik ez, koplak abestuz zientziaren inguruan hitz egin daiteke. Estrategia horiek guztiak erabilgarriak dira eta esperientzia horiek mintzagai izango dira Bilbo Zientzia Plazaren barnean antolatutako Umorea eta zientzia, a ze parea! hitzaldi-sortan.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bidebarrieta Liburutegiak antolatutako Bidebarrieta Zientifikoa hitzaldi zikloaren ikasturteari hasiera emango dion ekimena da.

Hitzaldi-sorta

Bidebarrieta Zientifikoa zikloan ohikoena da hilabetero hitzaldi bana egitea. Oraingo honetan, berriz, bi datatan banatutako lau hitzaldi egingo dira.

Irailaren 20an, asteazkena, arratsaldeko 19:00etan Eñaut Aiartzaguena Bravo, Irribarrez, ilustratzaile eta komikigileak Otso oroja(ki)lea hitzaldia eskainiko du. Berarekin batera Helena Gonzalez Buron, Biomedikuntzan doktorea eta Big Van Cienciako sortzaileak La ciencia hecha espectáculo hitzaldia emango du.

Astebete beranduago, irailaren 27an 19:00etan, Natalia Ruiz Zelmanovitch Astrobiologia Zentroko (CAB) komunikazio arduraduna, dibulgatzailea eta astrokoplaria eta Kike Amonarriz Gorria soziolinguista, umorista eta Bertsozientzia saioetako aurkezlea izango dira gonbidatuak. Hurrenez hurren, Cuando la ciencia se pone flamenca eta Zientzia umoregai: barrearen indar dibulgatzailea hitzaldiak eskainiko dituzte.

Saio bietan hitzaldiak euskaraz eta gazteleraz izango dira eta aldibereko itzulpen zerbitzua egongo da bertaratzen direnentzako. Sarrera doakoa izango da edukiera bete arte, baina hitzaldiak Kulturgunea kanalean ikusi ahal izango dira streaming bidez.

Zientzia eta umorea, a ze parea! programa

Irailaren 20an, asteazkena

Otso orojakilea. Eñaut Aiartzaguena Bravo, Irribarrez, ilustratzailea eta komikigilea.

La ciencia hecha espectáculo. Helena Gonzalez Buron, Biomedikuntzan doktorea eta Big Van Cienciako sortzailea.

  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Bidebarrieta Liburutegia (Bidebarrieta kalea, 4, Bilbo).

Irailaren 27an, asteazkena

Cuando la ciencia se pone flamenca. Natalia Ruiz Zelmanovitch, Astrobiologia Zentroko (CAB) komunikazio arduraduna eta astrokoplaria

Barrearen indar dibulgatzailea. Kike Amonarriz Gorria, soziolinguista, umoregilea eta Bertsozientzia saioen aurkezlea.

  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Bidebarrieta Liburutegia (Bidebarrieta kalea, 4, Bilbo).

“Zientzia eta umorea, a ze parea!” zikloa irailean

Hasiera data
Amaiera data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Bidebarrieta Liburutegia
Helbidea
Bidebarrieta, 4, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.