Likido ionikoak: aplikazio mugagabeak dituzten fluidoak

Ekitaldiak

Likido ionikoak giro-tenperaturan egoera likidoan dauden gatzak dira. Bitxikeria kimikoa dirudiena, azken hamarkadetan egindako ikerketeei esker, hainbat aukera eskaintzen ditu orain eta elementu horren erabilera modu esponentzialean hazi da.

Likido ionikoek propietate bereziak dituzte. Ionez osaturik daudenez, horien egituran aldaketak egin daitezke eta propietate fisiko eta kimikoak moldatu daitezke erabilera ezberdinei ateak zabalduz.

Egindako ikerketek ahalbidetu dute, esaterako, eroale elektriko eta disolbagarrien izaera berdefinitzea eta, gaur egun, medikuntza edota energiaren arloetan erabiltzen dira. Beraz, berezitasunetik erabilera anitzeko elementua izatera igaro da egindako ikerketei esker.

Likido ionikoei esker posible da airean edo uretan dauden CO2 molekulekin bukatzea. Horrela erregai likidoak garbitzeko bide berriak aurkitu dira eta likido ionikoen ezaugarrietan aldaketa txikiak eginez gero posible da material ezberdinetan eta baterietan erabiltzea. Asko dira, beraz, likido ionikoek eskaintzen dituzten aukerak.

Horien inguruan arituko da, hain zuzen ere, Elixabete Rezabal Astigarraga, Kimika Konputazionalean doktorea eta UPV/EHUko Kimika Fakultateko irakasleak, “Likido ionikoak: aplikazio mugagabeak dituzten fluidoak” (Líquidos iónicos: fluidos con aplicaciones infinitas) hitzaldian.

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak eta Bilboko Bidebarrieta Liburutegian antolatutako Bidebarrieta Zientifikoan zikloaren barnean eskainiko du hitzaldia Rezabal Astigarragak martxoaren 6an izango da, 19:00etan, liburutegian. Sarrera librea izango da edukiera bete arte, baina streaming bidez ere ikusi ahal izango da Kulturgunea kanalean.

Hizlaria

Elixabete Rezabal Astigarrasga Kimika Teoriko eta Konputazionalean doktorea da eta bere ikerketa ibilbidea Italian, Suitzan, Frantzian eta Alemanian garatu du. 2015. urtetik Euskal Herriko Unibertsitateko Kimika Fakultateko Kimika Fisika irakaslea da. Azken urteetan bere ikerketa lana ohikoak ez diren disolbagarriak eta material adimendunetatik biomasaren tratamendura doazen aplikazioetan oinarritu da.

Likido ionikoak: aplikazio mugagabeak dituzten fluidoak

Data
Ordutegia
19:00etatik 20:30etara
Tokia
Bidebarrieta Liburutegia
Helbidea
Bidebarrieta kalea, 4, Bilbo

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.