Bilaketaren emaitzak: zientziateka

Nolakoak izan ziren gure arbasoak? Noiz eta non bizi izan ziren? Nola sortu ziren? Galdera asko daude oraindik erantzuteko eta horretan gogor ari dira lanean Carmen Manzano Basabe bezalako antropologoak. Pasa den apirilaren 21ean Zientziatekan eskaini zuen Giza eboluzioa: zer ez dakigu eta zer uste dugu dakigula? hitzaldian argi laga zuen, giza eboluzioan aditua den irakasle honek, oraindik gauza […]

Homininoen taldean bizirik dirauen espezie bakarra gurea da: Homo sapiens. Alabaina, egoera zeharo desberdina zen iraganean; zenbait unetan espezie bat baino gehiago bizi izan zen aldi berean.

Giza leinua osatzen duten espezieen arbola genealogikoari buruzko zenbait gauza ezagutzen dugula uste dugu, baina badaude ebatzi gabeko gaiak: zein espezie izan zen Homo generoaren arbasoa? Zenbat espeziek osatzen […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias Nekez egon daiteke inor ezagutzen ez denaren alde; hortaz, gizarte batean garapen zientifiko eta teknologiko indartsua izateko, lagungarria da jendeak diziplina horien gutxieneko ezagutza izatea, zientziarekiko gizarte-atxikimendua gakoa izan baitaiteke zientziari dagozkion erabaki politikoak hartzerako orduan. Hori horrela, zientzia-eragileek gero eta interes handiagoa erakusten dute zientziaren ezagutza handitzeko eta zientzia gizarteratzeko. Testuinguru horretan kokatu behar da […]

UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra Nondik gatoz eta nora goaz? Historian zehar gizakiok galdera hauei erantzutea izan dugu helburu eta, baliteke hori izatea, gure arbasoen inguruan dugu jakin-minaren oinarria. Alvaro Arrizabalaga historiaurrean aditua da, UPV/EHUko Geografia, Historiaurrea eta Arkeologia Saileko ikertzailea eta lehen gizakiek utzitako arrastoak ditu ikergai. Horiei esker, besteak beste, neandertalen nondik norakoak aztertu ditu eta horrez gain, […]

Jon Irazusta eta UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedra
Urte hasierarekin batera ohikoa izaten da urtean zehar beteko ditugun proposamenak izendatzea. Zerrenda horretan nork ez du jarri honako zertxobait? Erretzea albo batera uztea, kirola egiten hastea, Gabonetan hartutako gehiegizko pisua kentzea, geure buruari denbora eskaintzea…
Jarduera fisiko gehiago egitea edo kirol zehatz bat praktikatzea izaten dugu askotan zerrendan. Asmo horien ondorioa izaten […]

Javier San Martín Espezie batek jakingo balu suntsipena gertu duela, etorkizun ziur horrekin jakitun balego, desagertu baino lehen ziur aski ahaleginak egingo egingo lituzke bera ere planeta honetan bizi izan zela helarazteko Lurreko edo Lurretik kanpoko bizidunei. Baliteke bere ezagumenduaren zati bat helarazi nahi izatea, eta jakitekotan edo susmatzekotan, bere suntsipenaren arrazoien berri helaraztea ere. Esango zieten ustezko entzule horiei, […]

Duela hilabete batzuk, nazioarteko ikerketa talde batek argitara eman zuen neandertal eta cromagnon gizakiak ez zirela aldi berean Iberiar penintsulan bizi izan. Egindako ikerketaren emaitzen arabera, bi espezien presentzia erregistroen artean 1.000 urte inguruko aldea zegoela ondorioztatu zen. Duela hilabete bat inguru, ikertzaileok neandertalen desagertzearen kronologia zein izan zen ezagutzera eman zuten. Dirudienez, orain dela 40.000 urte inguru desagertu […]

Goiz batean, lo egin ezinik egon ostean jaikitzen bazara, nekatuta, umore eta aldarte txarrez, gainera hotzeriak hartua bazara eta sudur gorria baduzu,…Horretaz guztiaz gain, gertatuko balitz duela astebete ez duzula iturriko urik, eta zure ileak lehor-lehor eginda daudela, … Eta zure katuak atzamarkadak utzi badizkizu masailezurrean eta kokotsean… Eta hori guztia hala izanda ere, adorea hartu baduzu ispilu aurrean jartzeko, […]

Peru S. Gamarra

Kafetegi batean egunkaria irakurtzen gaudela, bat-batean titular honekin egiten dugu topo: “Hegazti gripea, pandemiaren arriskua”. Artikulua irakurtzen hasi eta gorputzean beldurra sartzen zaigu. Ekidin nahiko genukeen nolabaiteko ezinegona. “Gaixotasun hau ez da edonolakoa. Badaramatzagu hilabete pare bat albiste hauek entzuten eta badirudi kontua ez dela txantxetakoa. Milaka lagun hilko al dira munduan? Hobe dugu denok horretarako prestatzea…”, […]

Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedra 2010eko urrian sortu zen, Bizkaiko Foru Aldundiarekin eginiko lankidetza hitzarmen baten harira. Gainerako unibertsitate katedrak bezala, izaera juridikorik gabeko egituren eta erakundeen oinarrizko funtzionamenduaren inguruko araudiaren bitartez arautzen da. Araudi hori 2012ko maiatzaren 16an onartu zuen UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak, bere Estatutuen VII. kapituluarekin bat etorriz.
Kultura Zientifikoko Katedrak helburu du euskal gizartean […]