Metabolismoa da animalia homeotermo guztien bero-iturri nagusia. Iturri hori gabe gorputz-tenperatura ezin izango lukete konstante mantendu. Metabolismo-jarduera osoari dagokio bero-ekoizpena, baina animalia homeotermo batzuek beroa ekoizteko berariazko zeregina duen ehun mota bat dute; gantz nabarra deitzen zaio ehun horri. Gantz […]
Lau hankako animalia gehienek ez dute bero gehiegi galtzen eroapenaz. Zorua ukitzen duten gorputzaren atalak oso txikiak izaten dira, edo hobeto esan, gorputzaren azalera osoaren zati txikia izan ohi dira. Baina bada salbuespen bat, etzanda egoteari dagokiona hain zuzen. Etzanda […]
Orain azalduko dugunak zerikusi handia du balearen istorioarekin, hasiera batean horrela ez dirudien arren. Isolatzeaz arituko gara kapitulu honetan ere, baina bestelako isolatze-moduaz jardungo dugu. Batzuetan, etxetxoriek oso potolo dirudite; egia esan, tenis pilota hankadunak ematen dute. Baina itxura da […]
Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Hotza Euskal eta japoniar arrantzaleak, duela 1.000 urte aritzen ziren baleen ehizan. Euskal literaturan bada jarduera horren erreferentziarik, nahiz aipamenak ez diren hain urrun heltzen. Ioannes de Etcheverri-k (1627) (Etxeberri Ziburukoa) baleen ehiza […]
Izotzari aurre egiten atalean ikusi bezala, ornogabeetan aurki daitezke batez ere kalterik eragiten ez duten izozte-prozesuak. Hala ere, berebiziko arreta jarri zaie antzeko erantzun edo moldaerak agertzen dituzten animalia ornodunei. Zergatia argia da: naturan berez badago izoztuta egon ondoren bizi-funtzioak […]
Izotzaren aukako naturalak atalean ingelesez “freeze avoidance” deritzon jokaeraz aritu gara. Naturan badira, ordea, “freeze tolerant” diren animaliak ere, hau da izoztea jasan eta gainditu dezaketen animaliak. Animaliak izoztea jasan dezakeela esaten dugunean ez gara ari behin-behineko gertakizun batez, garrantzi […]
Bilatuz gero, itsasoaren ia edozein tokitan aurki ditzakegu arrainak, bai eta ustez ezinezkoak diren uretan ere. Itsas teleosteoen barne-likidoen gatzen kontzentrazioa, itsasoko urarena baino hiru bider txikiagoa da gutxi gorabehera. Ezaguna denez, ur destilatua 0 °C-tan izozten da, baina ur-disoluzioen […]
“Txerria, apatxa zatituta duelako hausnarkaria izan gabe; animalia hori lohia da zuentzat” (Liburu Santuak: Lebitarren liburua, 11). “Esan: helarazi zaidan goiargian ez dut aurkitu inorendako ezer jateko debekurik, animalia baten gorpua edo odol isuria ez bada, edo txerrikia, lohikeria baita” […]
Lurruntzen direnean, likidoek beroa hartzen dute ingurutik. Horregatik, gainazal batean dagoen ura lurruntzen bada, hoztu egiten da gainazal hori. Beraz, ez da batere harritzekoa lurrunketa izatea ugaztunek duten beroa galtzeko biderik eraginkorrenetako bat, eta bide bakarra ingurumen-tenperatura gorputzarena baino altuagoa […]
Txakurren azalean oso urriak dira izerdi-guruinak, eta beraz ontzat eman daiteke ez dutela izerdirik botatzen. Horrek, baina, ez du esan nahi gorputza hozteko lurrunketara jo ezin dezaketenik. Beroa xahutu behar dutenean hatsankatu egiten dira eta horrek sortzen duen aire-mugimenduak erraztu […]