Uxue Razkin Espaziora egindako bidaiak mintzagai direnean, Julio Verneren Lurretik ilargira eleberria gogoratzen dute askok. 1865. urtea zen, abenduaren lehena, egun gogoangarria, jaurtigaiak hamarrak eta berrogeita sei minutu eta berrogei segundotan abiatu behar zuen. “Bagoi itxurako” ibilgailu hartan, espazioa zeharkatu […]
Juanma Gallego San Frantziskon egindako grabazioek 2020ko udaberriko berrogeialdian zehar kurloiek haien kantua aldatu zutelako hipotesia berretsi dute. Inguruan zarata gutxiago izanda, txoriek frekuentzia eta bolumen txikiagoan txiokatu zuten. COVID-19aren izurritearen ondorioz 2020ko udaberrian herrialde askotan izandako konfinamenduak zeresan ugari […]
Josu Lopez-Gazpio Nature Astronomy aldizkarian argitaratu berri den ikerketa baten emaitzen arabera, Artizarrean fosfanoa dago. Zergatik da, baina, hori garrantzitsua eta zergatik sortu da iskanbila hedabideetan Artizarrean bizitza egon daitekeela iradokiz? Artizarraren atmosferan fosfanoa -lehen fosfina izenez ezagutzen zena- aurkitu […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Urrian laurogei urte betetzen dira okupatzaile alemaniarrek Varsoviako ghettoa sortu zutenetik. Ghettoaren barruan, Poloniako hiriburuko juduez gain, gainontzeko hirietako eta beste herrialde batzuetako juduak elkartu zituzten. Ghetto horretatik Treblinkako deuseztatze-esparrura eta beste batzuetara eramaten zituzten. Laurehun […]
Bilbo Handia eskualdeak historikoki harreman estua izan du Nerbioi-Ibaizabal ibaiarekin. XIX. mendeaz geroztik, bere ibilguak, etxeetako, siderometalurgiako, meatzeetako eta industriako hondakin-uren bolumen handiak jaso ditu, itsas inguruneak karga kutsatzaile hori guztia beregana zezakeelakoan. Hala ere, Bilboko Abraren ingurumen-baldintza naturalak, erabat […]
Juanma Gallego Hatz-marketan abiatuta, ikertzaile talde batek Neolito aroko artelan baten egileen profila ondorioztatu du: gazte batek eta gizonezko heldu batek parte hartu zutela uste dute. Gaztea emakumezkoa izan zitekeela ere proposatu dute. Askotan esan ohi da: arkeologoak iraganaren detektibeak […]
Josu Lopez-Gazpio Ia mende bat igaro da Alexander Flemingek bere laborategian, kasualitatez, penizilina aurkitu zuenetik. Aurkikuntza hori eta antibiotikoen arloan geroago iritsi ziren beste batzuk iraultza izugarria izan ziren medikuntzaren munduan. Antibiotikoen erabilerari esker hainbat gaixotasun hilgarri sendatu daitezke eta […]
Juan Ignacio Pérez Iglesias Gizakiak baditu ezaugarri propio batzuk. Gizakiok sexua praktikatu ohi dugun modua, adibidez, berezkoa da gure espeziean, baita gure sexu harremanen ezaugarri jakin batzuk ere. Beste primate batzuekin eta, zehazkiago, Hominidae familiako beste espezie batzuekin –orangutan, gorila […]
Antzina, Trianoko mendiak eta bertako burdin meatzeak -erromatarren garaian ezagunak zirenak- herri ondasunak ziren. Somorrostro haraneko [1] herritarrek konbinatu egiten zituzten nekazaritza eta abeltzaintza lanak, venera [2] izenez ezagunak ziren meatzeetako lanarekin eta mineralaren garraioarekin. Mineralok portura eramaten zituzten, mando […]
Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia #Reframecovid (berkokatu covid) egitasmoren sortzaile eta hedatzaileetako bat da Iraide Ibarretxe Antuñano. COVID-19az hitz egiteko erabiltzen diren metaforak bildu, ikertu eta proposatzen dituzte. Aitortu duenez, orain eremu zientifikoan dabilen arren, berez, “letretakoa” da. Hain zuzen […]