Kolaborazioak
Kategorien artxiboa 1222 artikulu
Josu Lopez-Gazpio Azaroaren 17an jakinarazi zutenez, Xiaoping Ren mediku txinatarrak eta bere taldeak gizakien arteko lehen buru-transplantea egitea lortu zuten. Oraingoz hilotzen artekoa izan da transplantea, baina, Sergio Canavero neurozientzialaria ere tartean da; eta hark esan zuen 2017rako gizaki bizidunen […]
Hizkuntza berria, puntako teknologia… eta izurria ekarri zituzten ekialdeko abeltzainek
Juanma Gallego Gaixotasunaren eragile den bakterioaren genomaren analisian oinarrituta, duela 5.000 urte inguru, Neolito aroko migrazioekin batera izurria Europara iritsi zela proposatu dute ikertzaileek. 1386an, Itsaso Beltzeko kostaldean zegoen Kaffa (egungo Feodosia, Krimean) hiriaren setioa egiten ari ziren tartaroak, baina […]
Luma gorakorrei buruzko behin betiko froga?
Arturo Apraiz Geologoak eta batez ere sismologoak luma gorakorrak identifikatzen eta irudikatzen saiatu dira, teoria mailan definitu zirenetik (Morgan, 1971). Luma gorakorren agerpena baieztatzeko eta nukleo eta mantuaren arteko mugan sortzen direla egiaztatzeko frogarik argiena, sismikoki mantuan detektatzea izango litzateke […]
Emaitza ez hain gozoak azukrearen industriarako
Juanma Gallego AEBtako azukrearen industriak produktu horrek osasunean izan zitzakeen ondorioei buruz egindako ikerketak ezkutatu zituela salatu du ikertzaile talde batek, antza, emaitzek industriaren interesen kontra jotzen zutelako. San Frantzisko Kaliforniako (AEB) Unibertsitateko ikertzaileek aste honetan argitaratutako ikerketa baten arabera […]
Harro egon, munduko larruazalik onena duzu eta
Déborah García Bello Larruazala sintetizatzen dugu, medikuntzan erabiltzeko eta farmakologia eta kosmetikako produktuak testatzeko. Joan den mendera arte, txertoak pazientearen beraren larruarekin lortzen ziren (autotxertoak), edo bestela emaileen larruazala erabiltzen zen (alotxertoak). Produktuak in vitro egiten ziren bakar-bakarrik, edo bestela […]
Emakume jakintsu horietako bat izan nahi nuke
Uxue Razkin —Zuk ez dakizu oraindik baina emakume hauek gauza ikaragarriak egin dituzte —esan dio aita batek ondoan duen bere sei urteko semeari, aurrean dituen argazki erretratuak atzamarrez erakutsiz. Aitari begiratu dio, ahoa zabaldurik. Betaurrekoak ondo jarri ditu umeak, keinu […]
Bizi al daiteke oilasko bat bururik gabe?
Josu Lopez-Gazpio Noizbait egin duenak badaki oilo bati burua mozten zaionean bizirik jarrai dezakeela denbora tarte labur batez. Hain zuzen ere, hori gertatzen da burua moztu ondoren garun-enborra kaltetu gabe gera daitekeelako. Hori gertatzen denean, oiloak bere gaitasun motorrak mantentzen […]
Ez omen gara sinesteko jaioak
Juanma Gallego Done Jakue bideko erromesekin egindako ikerketa batek dio erlijio sinesmenak ez daudela intuizioari edo arrazoiari lotuta. Hezkuntza edota kultura bezalako faktoreak jo dituzte erlijio sentimenduaren abiapuntutzat. “Zeren arabera sinesten dugu Jainkoetan? Intuizioaren ala arrazoiaren arabera? Bihotza ala burua?” […]
Ariketa fisikoak osasunean dituen onurak: zein, zenbat, nola eta noiz? VI. Arnas aparatua eta bere patologiak
Jon Irazusta eta Ana Rodriguez Arnas aparatuak jarduera fisikorako behar dugun oxigenoa hartzeko eta ekoitzi den karbono dioxidoa kanporatzeko funtzioa du. Hau dela eta, sistema honen funtzionamendu egokia bereziki garrantzitsua da jarduera fisikoa behar bezala egiteko. Ariketa fisiko errepikatuak arnas […]
Ilargian alkimia egiteko errezeta
Juanma Gallego Ilargiko erregolitoak baliatuz ura eta oxigenoa lortzeko teknika garatu du ikertzaile talde batek. Etorkizunean astronautentzako bizi-euskarri hobeak lortzeko bidea eman dezake garapenak, eta baita erregaia sortzeko ere. Azken urteotan ipuinetako Errauskine izan da ilargia. Martek bereganatu du arreta […]