Atalaren araberako artxiboa: Dibulgazioa

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Esaera zahar batek dio “dabilen harriari ez zaio goroldiorik lotzen”. Hori berori oinarritzat hartuta dute Kaliforniako Death Valley haraneko Racetrack Playa lakuko harriek. Lakua lehortzerakoan harriek hainbat metroko bidaia egiten dute, arrasto garbiak utziz. Inork ez zekien zelan lortzen zuten mugitzea baina Joxerra Aizpuruak kontatzen digu Argia aldizkarian, […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dituzte. Hona hemen azken asteotan kaleratu diren artikuluen laburpena.

Ez da arraroa aurkitzea, baliabideen banaketa taldeko kideek egin duten esfortzuaren araberakoa izan behar duela pentsatzen duenik. Batzuentzat horrela bada ere, taldeen azterketak agerian uzten du banaketa egiteko orduan egon badaudela egiturazko indarrak. Horien arabera, baliabideak ez dira merituaren arabera banatzen, baizik eta […]

Miren Cajaravillek kutsatzaileek itsasoko animalietan daukaten eragina ikertzen du. Biologia Zelularreko katedraduna da UPV/EHUn, eta baita ‘Biologia zelularra ingurumen toxikologikoan’ taldeko zuzendaria ere.
Berarekin izan gara Plentziako Itsas Estazioan kutsadurari buruzko hainbat zalantza argitzeko, adibidez zelakoa den gure kostaldeko egoera edo zeintzuk diren bere ustetan euskal kostaldeko ekosistemek dauzkaten mehatxurik handienak.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen […]

Antonio Cantó
“Noraino” da galdera handienetako bat Unibertsoko bizitzaz ari garenean. Noraino den posible, noraino eutsiko dion. Erantzunaren arabera jakingo dugu bizitza fenomeno zaila edo agian bakarra ote den. Edo nahiko kontu arrunta ote den. Beste inoiz esan dizudanez, honen ezagumenduan aurrera goazen neurrian, badirudi unibertsoa gai dela gero urrunago iristeko. Eta artean, Lurreko bizitza baizik ez dugu aztergai […]

Amaia Portugal Gizakiak 6.600 satelite inguru jaurti ditu azken ia 60 urteotan, eta horrek guztiak eragin duen zabor espaziala arriskutsua da oso. Espazio agentziak hasiak dira satelite jasangarriagoak eraikitzen, baina hori ez da aski hamarkadotan sortutako kuxidadea txukuntzeko. ESA misio bat prestatzen ari da horretarako: satelite zaharrak arpoien bidez biltzea da asmoa.
2009ko otsailaren 10ean, Iridium 33 eta Kosmos-2251 izeneko […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Konpost-gailuan sagua aurkituz gero, Jon Ander Galarraga biologoaren ustez, akabo konpostaje prozesua. Zer nolako eragina dute saguek konpostaje prozesuan? Zer egin antzematen baditugu? Erantzunak Konpostazank! blogean: Konposteko xomorroak: xaguak.
Ikerketa… “aspergarri” baten berri ematen digu Eider Cartonek Elhuyar aldizkarian. Inoiz inork mugitzen ikusi ez dituen harriak, […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dituzte. Hona hemen azken asteotan kaleratu diren artikuluen laburpena.
Bruzelosia abereek pairatzen duten gaixotasun infekziosoa den arren, urtean zehar 500.000 pertsonei eragiten dio. Gaixotasuna kontrolatzeko modurik eraginkorrena da animalien txertaketa. Ignacio López-Goñik eta honen lantaldeak, txerto berriak garatzeko bakterioaren mintzaren lipopolisakaridoak erabiltzea aztertu dute: New vaccines against an old disease: brucellosis […]

Uxune Martinez Ainhoa Murua, dimentsio txikien berebiziko ahalmenak ikergai izan zituen zientzialaria izan zen. Zelula mikrokapsulatuek gaitz kronikoen aurka dituzten aukera terapeutikoak ikertu zituen. Egindako lanak erakutsi zuen, zelula mikrokapsulatuen transplanteei esker, etorkizunean alzheimerraren eta parkinsonaren moduko gaitz kronikoentzat tratamendu eraginkorragoak izango ditugula eskura.
Inguma datu-basean Zelula mikrokapsularatu bioaktiboak sendagaien askapen egonkorrerako artikulua katalogatzen nengoenean egin nuen topo Ainhoa Muruarekin. […]

Javier San Martín
Telebista joan den mendeko 80.eko hamarkadan ikusten hasi ginenok, zuri-beltzez bada ere, bihotzez gorde ditugu gure barrenean marrazki bizidunen hainbat telebista-sail. Izan ere, beraiekin batera, kromo-bildumak helarazi zitzaizkigun telebista-sail horiekin lotuta. Jogurtetan zetozen kromoak eta beraz, ez genituen erosi behar. Ikastetxeko lagunekin elkartrukatu besterik ez.
Telesailari hasiera ematen zion doinua ere ondo ikasten genuen, eta buruan ditugu […]

Amaia Portugal Kalamutik eratorritako zenbait substantziak minbizia duten gaixoen mina arintzeko balio dute, hori gauza jakina da. Baina azken urteotako ikerketa batzuek iradokitzen dute gaitzari berari erasotzeko ahalmena ere badutela kannabinoideek. Leire Uriguen EHUko Farmakologia Saileko kideak gaiari buruz hitz egin du Uda Ikastaroetan.
1975ean Antineoplastic activity of cannabinoids izeneko artikulu bat argitaratu zuten AEBtako Minbiziaren Institutuaren aldizkarian. Kalamutik […]