Atalaren araberako artxiboa: Dibulgazioa

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Geneak dira Koldo Garcia biologoaren ikerketako objektu. Edonola blogean asteon, giza populazioaren genoma aztertzen dituen HapMap eta 1000 Genomes bezalako egitasmoen garrantziaz hitz egiten digu. Hauek baliagarriak dira, beste gauza askoren artean, genomaren eskualdeak belaunaldiz-belaunaldi populazio batean nola transmititzen diren ikasteko eta ulertzeko: Geneak eskua emanda doazenean.
Itziar Garate […]

Aurreko astean ez genuen Ezjakintasunaren kartografia, gure larunbateko atala argitaratu Bilbon ospatu zen Naukas 2014 ekitaldian egon baikinen. Hala ere Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dituzte. Hona hemen asteon eta aurreko astean plazaratu diren artikuluen laburpena.
Atomo baten soinua entzun dela iragartzen zuen berriak izan duen oihartzunaren aurrean, Francisco R. Villatoro atomo artifizial bat zer den azaltzera […]

Uxune Martinez “Daukanari emango zaio, eta are gehiago jasoko du. Gutxiago duenari daukana ere kenduko zaio.” Mateo 25: 14-30, Talentuen parabola.
Robert K. Merton soziologoak Mateoren hitzak hartu zituen aintzat hainbat arlotan gertatzen zen fenomenoa azaltzeko. Izan ere, Mateo fenomenoaren arabera idazle, zientzialari edota artista entzutetsuek estimazio handiago jasoko dute, pareko lanak egin dituzten baina ezezagunagoak diren, beste batzuekin […]

Amaia Portugal Hurrengo astean esango dute zientziaren munduko sari esanguratsuenak nori egokituko zaizkion aurten. OLED teknologia, genoma bikoizketak, nanoharien fotonika eta beste zenbait alor daude Thomson Reuters agentziaren kinielan.
Hedabide orokorretan zientzia inoiz protagonista bada, urriko lehen egunotan izan ohi da, hemen baitira Nobel sariak. Hilaren 6an, 7an eta 8an emango dute, hurrenez hurren, Medikuntza/Fisiologia, Fisika eta Kimikaren alorreko […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Udazkenean sartu garenez, logikoa dirudi ez dugula jada beroaren eraginez izerdi gehiegirik botako. Izerditzea, giza gorputzak tenperatura erregulatzeko duen sistema da. Baina pertsona askorentzat arazo bat da, batez ere termometroa 30 ºC-tik gora igotzen denean, gehiago izerditzen baikara. Jabier Agirrek Argia aldizkarian izerdi gehiegi botatzen dugunean zer egin […]

Arnasten dugun airearen kalitatea gure gizarteak ingurugiroarekiko duen kezka nagusietako bat da. Gure inguruko airearen kalitatea zelakoa den jakiteko aditu batekin izan gara. Elena Agirre Matematikaren didaktikako irakaslea da UPV/EHUn, eta baita AireKal taldeko ikertzaile nagusia ere. Bertan eredu matematikoak erabiltzen dituzte airearen kalitatea zein izango den aurresateko.
Elenak kutsatzaile nagusiak zeintzuk diren, gure osasunean duten eragina eta ozono kontzentrazioa […]

Antonio Cantó Imajinatu une batez bizimodu modura duzula egurrezko enbor baten aurka mokoka ibiltzea. Behin eta berriz, egunez egun, segundoko hogei aldiz baino gehiago, hainbat segundoko txandetan, 1.500 g-rainoko dezeleratzeak hartuta. Ziur aski, burutik eginda bukatuko zenuke eguna, burmuina birrinduta. Ondo pentsatuta, ez, lehenengo kolpearekin batera konortea galduko zenuke. Hala ere, bizimodu hori du okil berdeak. Bai, marrazki […]

Amaia Portugal Lehenbizikoz, igorle batek pentsatutako mezu bat milaka kilometrora zegoen hartzaile baten burmuinera iritsi da, zentzumenik erabili gabe. Esperimentua aitzindaria bada ere, prozedura oso mugatua da, ikerketa esparru honetan asko baitago egiteke oraindik.
Lehen gainbegiratuan, irakurleari telepatia datorkio gogora, Bartzelonako Starlab laborategiko zenbait ikertzailek PlosOne aldizkarian argitaratu duten artikuluari erreparatzean. Baina hau ez da zientzia fikzioa, ikerketa baizik. Bi […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Begoña Calvok, UPV/EHUko Farmazia Katedradunak, UPV/EHUko Farmazia Teknologia Arloko PharmaNanoGene taldea zuzentzen du. Taldea 2006an hasi zen botika bioantzekoen arloa ikertzen. Bioantzekoak jatorriz oso garestiak diren hainbat botika bioteknologikoen kopia merkeagoak dira. Finean, botika biologikoak dira baina urriak dira oraindik. Arantxa Iraola kazetariak Begoña Calvo elkarrizketatu du Berrian […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dituzte. Hona hemen asteon bertan plazaratu diren artikuluen laburpena.

Zientzia eta erlijioa etengabeko gatazka baten daude, ezta? Ba agian ez, agian interes komertzialak direla eta, edota XIX. mendean zientzialarien lanbideen alde hasitako irudi kanpaina bat dela medio, gatazkan daudela dirudi. Hau da Jaume Navarrok azaltzen diguna The conflict between science and religion as […]