Azterlan batean aplikatu dute teknika Goi Erdi Aroko landako gizarteen dieta ikertzeko. Boadilla herrixkan bizi ziren biztanleen elikadura izan da ikertutakoa. Toledoko gaur egungo Illescas udalerriaren kanpoaldean kokatutako nekazari gune bat izan zen Boadilla, bisigodoen garaikoa (K.o. VI-VIII. mendeak). Analisi […]
Pertsona batek iktusa (gaixotasun zerebrobaskularra) izango duen aurreikusteko biomarkatzaileak identifikatu dituzte. Jada iktusa izan duten edo izateko arrisku handia duten pazienteak aztertuta, iktusa izateko probabilitate handiagoa adierazten duen gene-taldea identifikatu dute ikertzaileek. Arterietan pilatzen joaten diren kolesterol-plakak ezegonkorragoak, hauskorragoak, izatea […]
Titanio eta aluminio aleazio berriek hegazkinen motorren pisua %25 murriztu dezakete UPV/EHUn gauzatutako ikerketa baten arabera. Titanio-aluminio (TiAl) aleazio berriek industria aeronautikoan erabiltzen diren materialak ordezka ditzakete, horien errendimendua hobetuz gainera, Leire Usategui Frías fisikariak egindako “TiAl intermetallics for aerospace […]
Giza presioak ibai ekosistemetan duen eraginaren metaanalisi bat egin dute eta emaitzen arabera urtegiak dira esku-hartze eta estres eragile ohikoenak ibai-ekosistemetan: aztertutako kasuen erdian baino gehiagotan urtegiek eragindako asaldura zuten. Ibaiek berezkoa dute aldakorrak izatea, eta uholdeak eta agorraldiak izatea […]
Tn antigenoaren bi aldaera ikertu dituzte, itxuraz berdintsuak direnak baina uretan konformazio oso ezberdina dutenak. Tn antigenoak minbizien %90ean azaltzen dira eta metastasiarekin lotuta daude. Minbizi-zelulak identifikatzeko etorkizun handiko biomarkatzaileak dira eta minbiziaren aurkako terapientzako itu erakargarriak bilakatu dira. Antigorputzen […]
Orban Gorri Handiaren barruko fenomeno atmosferikoak askotarikoak direla agerian utzi du ikerketak. Kanpoaldean 450 km/h inguruko abiaduran dabiltzan haize bortitzek eragiten dituzte fenomeno horiek. Orban Gorri Handia duela 150 urte inguru aurkitu zen. Teleskopiotik begiratuta, kolore gorrizta nabarmentzen da planetako […]
Nanopartikula bigunen tamaina eta elastikotasunaren arteko zer erlaziok baimentzen duen translokazioa zehaztu du ikerketa batek. Nanopartikula sintetiko bigunen translokazioa izan dute ikergai, haiek baino txikiagoak diren nanoporo edo nanozirrikituak zeharkatzen dituztenak, zehazki. Nanopartikula sintetiko bigunen tamainaren eta elastikotasunaren arteko erlazioa […]
Fenomeno fisiko oso ezberdinak deskribatzeko erabiltzen diren eredu matematiko sofistikatuak Rabiren eredu kuantiko errazaren barnean daudela egiaztatu du ikerketak. Algoritmo arrunt baten bidez, oso ezberdinak ziruditen hainbat eredu matematikoren arteko erlazioa aztertu du ikerketak, informazio kuantikoaren prozesamendua azkartzeko helburuarekin. Komunikazioen […]
Vismia baccifera landareak gibeleko minbizi-zelulei eragiten dien estres oxidatiboa eta heriotza azaldu dute. Jatorriz Amazonas kolonbiarrekoa den Vismia baccifera landareak giza gibeleko minbizi-zelulen kontra zer eragin duen argitu dute: zeluletan estres oxidatiboa eragiten du landarea eta horrek, azkenean, zelulen heriotza […]
Polimeroak eta polisakaridoak konbinatzea bioelektronikarako, giza ehunetan hobeto txertatuko diren materialak sortzeko, proposatzen du ikerketa batek. Eroankortasun ioniko eta elektronikoko material polimeriko berriak sintetizatu dira ikerketan bioelektronikan erabiltzeko eta etorkizun oparoko emaitzak lortu dituzte ehun-ingeniaritzaren eremuan. Propietate mekaniko bigunak eta […]