Atalaren araberako artxiboa: Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Ilargiak sekulako eragina du Lurrean, mareetatik poesiaraino. Eta, bestalde, oraindik ez dugu argi nola sortu zen. Santiago Pérez-Hoyosek honen inguruan ideia berriak plazaratzen dituzten bi argitalpen aztertzen ditu The origin of the Moon artikuluan.
Nola da posible sagutxo batek eskorpioiak jatea eta ezer ez gertatzea honen ziztadak jasota ere? Sergio […]

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Nash oreka oso garrantzitsua da joko-teorian eta nabarmena da honen eginkizuna arazo ekonomikoak edota sozialak aztertzeko orduan. Baina zaila dirudi eragileek haien ekintzak ausaz hautatzea, teoriak iradokitzen duen moduan. Hautaketa benetan al da ausazkoa teoriak horrela behar duela esaten badu? Eta horrela balitz, ausazkotasunak bat egiten du teoriak emandako probabilitateekin? José Luis […]

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Gehien ikertu den ohiko prozesu zelularra da besikula sinaptikoen birziklatzea, behin sinapsian neurotransmisoreak (exozitosiz) askatu ondoren eta berriz ere, zelula-mintzarekin bat egiten duenean (endozitosiz). Prozesua deskribatu ondoren zintzilik zegoen gauza bat zen, haren kuantifikazioa. Rosa García-Verdugok kontatzen digu Ingredients for a synaptic cocktail artikuluan.
Hurrengo mendean gizadiak aurre egin beharko dion […]

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Galileo Galilei lehena izan zen eraztunak ikusten planeta baten inguruan. Aldiz, ez zen izan gai haren teleskopio sinple eta iraultzailearen bidez ikusten zuen irudia ulertzeko. Hamarkadak behar izan ziren Christian Huygens konturatu arte planetaren inguruan flotatzen zeudenak eraztunak zirela. Eta, beste mende bi pasatu ziren James Clerk Maxwellek ondorioztatu arte loturarik gabeko […]

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Hainbat botiken aurrean erresistentea den Escherichia coliren klon baten dispertsioa baieztatu da mundu osoan zehar. Honekin batera, agerian jarri da ere, elementu genetiko mugikorrek eta birkonbinazioek patogeno garrantzitsu honen eboluzioan izan duten papera. Ignacio López Goñik azaltzen digu From a single progenitor to a pandemic mutidrug-resistant Escherichia coli artikuluan.
60ko hamarkadaren hasieran, […]

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Erosleak duen informazio ezagatik, bigarren eskuko auto on baten jabeek, konbentzitu ahal dituzte erosleak euren kotxeengatik gehiago ordain dezaten. Honek emaitza ez eraginkor bat emango du. Informazioaren asimetriaren ondorioa da ez eraginkortasun hau. Osasun aseguru pribatuetan ba al dago ere informazio asimetriarik? José Luis Ferrerak merkatu britainiarrari buruz diharduen artikulu bat […]

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Orain arte, grabitate kuantikoko kalkuluak noranzko baten egiten ziren: grabitatearen ikuspuntutik gauza errazak kalkulatzen ziren akoplamenduaz informazioa lortzeko. Honen arrazoia da, grabitate kuantikoaren teorian ezinezkoa dela oinarrizko elementu gutxi batzuk baino konputatzea. Science aldizkarian argitaratu den lan baten arabera, arestian aipatutakoa alda daiteke. Mario Herrero Valeak kontatzen digu The birth […]

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Gu geu, eta Lurreko bizitza ere, ez ginateke existituko kometarik gabe. Izotz bola zikin horiek, sortu ginen ozeanoetako ura hornitu zuten. Hori dela eta, galdera hau garrantzitsua da: antzeman dugu kometarik beste planeta-sistemaren baten? Erantzuna, EHUko Zientzia Planetarioen taldeko Santiago Pérez-Hoyosek Exocomets artikuluan azaltzen digun moduan, bai da.
Unibertsoaren hainbat alderdi […]

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Bizikleta normal batentzat hobeagoa da banbuzko markoa aluminiozkoa baino. Hori ba, soilik ipurdian nabarituko duzu onura. Carlos Casanuevak azaltzen digu Bamboo bikes are better for your buttocks. Haren testua, Science Seeker editoreen asteko hautaketan dago.
Aldizkari zientifikoen izenburuetan gai errepikaria da Planetako espezie kopuruaren auzia. Batzuen ustez oraindik milioika […]

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:
Bizitzaren oinarri molekularraren ezagutzan egindako aurrerapausoek, Lurreko izaki bizidunak arbaso bakar batetik datozela aipatzen duen ideiari adierazle sendoak eman dizkiote. Espezie askoren zuhaitz genealogikoa egitekorakoan, adar asko ondo zehaztuta eta argi ezarrita daude. Hala ere, bizitzaren zuhaitzaren beheko aldean badaude oraindik aztertzen dabiltzan hutsuneak eta ondo ulertzen ez diren harremanak. Parasites, […]