Amaia Portugal Frantzian, herritarren %41ak ez du uste txertoak seguruak direnik; Bangladeshen, aldiz, %1ak baino gutxiagok. Txertoekiko Konfiantzaren Proiektuak munduko 66.000 lagunen artean egin du inkesta. Gizartean segurtasunarekiko konfiantza eraikitzeko lan egin behar dute erakundeek, ikertzaileek berretsi dutenez. Zientzia Kaieran […]
Josean Rodriguez Zelaitik edo argitasun gutxiko parke batetik gauez paseatzen dugunean, batzuetan guri begira daudela iruditzen zaigu. Eta susmo artegagarri hori oso zentzuzkoa da sarritan: begiak daude iluntasunean, guri begira. Guk haiek ikusten ez baditugu ere, saguek eta beste gau-animaliek […]
Ana Ribera “Gizakion historia bistan dugula, ez ote dira munduan diren gauza ergel eta barregarrienak arrazan edo erlijioan oinarritutako iritziak? Sinfonia, pintura eta zientzia kristaurik nahi ote dugu, alegia sinfonia, pintura eta zientzia judutarrik? Ala nahiago ote ditugu sinfonia eta […]
Amaia Portugal Duela 170 milioi urte bizi izan zen itsas narrasti baten fosila aurkeztu dute aste honetan; oso ondo kontserbatutako lau metroko eskeletoa. Duela mende erdi aurkitu zuten Eskoziako Skye irlan, baina sedimentu artean harrapatuta zegoen, eta Eskoziako Museo Nazionalean […]
Maria José Moreno Duela aste batzuk (uztailaren 25ean) bete zituen 38 urte Louise Brownek. Badakigu bera izan dela historian egon den lehenengo haur probeta. Bitxia da orain dela hain gutxi lortu izana egun hain ohikoa den “ugalketa lagundua”. Horretaz baliatu […]
Isaac Newton (1643-1727), fisikaria, filosofoa, teologoa, asmatzailea, alkimista eta matematikari ingelesa izan zen. Grabitazio Unibertsalaren Legea deskribatu zuen, eta mekanika klasikoaren oinarriak finkatu zituen bere izena daramaten legeen bidez. Haren zientzia-aurkikuntzen artean nabarmentzen dira, besteak beste, argiaren izaerari eta optikari […]
Julius Robert Oppenheimer (1904-1967), Estatu Batuetako fisikaria izan zen. Lehen arma nuklearra garatzeko helburua zuen Manhattan egitasmoaren zuzendari zientifikoa izan zen eta, ondorioz, “bonba atomikoaren aita gisa” ezaguna da. Gerra amaitu ondoren, United States Atomic Energy Commission (AEC) erakunde sortu […]
René Gerónimo Favaloro (1923-2000), Argentinan jaiotako mediku kardiologoa izan zen. Mundu osoan ezaguna egin zen bihotz-hodietako kirurgia irauli zuelako bypass koronarioaren teknikaren bidez. René Gerónimo Favaloro: “Zientzia gizakiaren berezko premia baten adierazpena da, eta, edonola ere, lotuta dago haren izaera […]
Lee Smolin (1955), Estatu Batuetako fisikari teorikoa da eta grabitate kuantikoa, kosmologia eta teoria kuantikoa ikertzen ditu. Darwinen teorien hautespen naturalari, eboluzioaren legeei eta egokitzapenari buruzko ikuspegi oso berezia du: teoria horietan jasotako ideiak tximinoei, hegaztiei edo apoarmatuei aplikatu beharrean […]
Miguel de Cervantes Saavedra (1547-1616), Espainiako eleberrigilea, poeta eta antzerkigilea. Ezaguna da mundu osoan “On Kixote Mantxakoa” liburuari esker. Kritikari askoren esanetan lan hori da lehen eleberri modernoa eta literatura unibertsalaren obrarik onenetako bat. Biblia alde batera utzita, historian, gehien […]