Atalaren araberako artxiboa: Zientzialari

Komunikabideetan etengabe entzuten ditugu giza genetikarekin zerikusia duten berriak. Baina, zer topatu da genetikaren ikerketan azkenaldian? Nolako tratamenduak garatuko dira ezagupen berri horiekin? Minbiziaren kontra borrokatzeko erabilgarriak izango dira, adibidez?
Ana Zubiaga UPV/EHUko Genetikako katedradunarekin egon gara gai hauetaz solasean. Ikus honako bideoan zer erantzun digun:

Zientzialari 03 – Ana Zubiaga from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo. […]

Gaur, ‘Zientzialari‘ saioaren bigarren atala aurkezten dizugu. Oraingoan, psikologiaz hitz egin dugu Nekane Balluerkarekin, UPV/EHUko Portaera Zientzien Metodologiako katedradunarekin. Gizartean gai honen inguruan dauden hainbat zalantza argitu nahi izan ditugu berarekin. Adibidez: zientzia bat al da psikologia? Ba al dago pertsona baten jokabidea aurreikusterik? Ba al du eraginik gure gaitasunean elebiduna izateak?
Bere erantzunak entzun nahi badituzu, ikus […]

Zientzia Kaierak ekimen berria jarri du abian. ‘Zientzialari’ sail honen bitartez zientziari euskal begirada eman nahi diogu, euskal zientzialarien jardun, bizipen eta ezagutzetara gerturatu asmoz. Ekimen berri honek kamera aurrera ekarriko ditu euskal zientzialariak. Zientziaren ikuspegitik gaurkotasuna izan dezaketen gaien inguruan jarduteko, beraien ibilbide profesionalaz edota ezagutza zientifikoaren inguruan duten pasioaz berba egiteko. Bideo-elkarrizketetan hamaika lekukotasun izango ditugu. […]