Koldo Callado: “Urte gutxi barru, depresioa ezgaitasunaren lehenengo kausa izango da mundu osoan” #Zientzialari (58)

Munduko Osasun Erakundeak kaleratutako informazioari men eginez, urte batzuen buruan depresioa ezgaitasunaren lehenengo kausa izango dela ohartarazi digu Koldo Callado UPV/EHUko Farmakologiako irakasle eta ikertzaileak Zientzialariren atal honetan.

Zer dago, ordea, hain hedatua dagoen gaitz honen atzean? Zer da depresioa eta nola eragiten du gure garunean? Bere esanetan, populazioaren %15 inguruk bere bizitzan zehar depresioaren sintomaren bat pairatuko duela kontuan izanda, honen aurkako tratamendu eta farmakoak hobetzea izango da etorkizunera begirako erronka nagusia.

Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.

Iruzkin 1

Eman iritzia

Udan ere zientzia begi-bistan #166 - Zientzia Kaiera

[…] Koldo Callado Hernando, medikuntza eta kirurgian doktorea, elkarrizketatu dute Berrian. Droga berrien eta klasikoen inguruan aritu da testu honetan. Droga mota berrien efektuak, oro har, psikoaktiboak eta pizgarriak direnez gehienak, jendeari euforia eragiten diote. “Asko oso lotuta daude jai giroarekin, eta logura murriztu eta gosea kentzen dute; jaiez jai gorputza martxan edukitzeko baliagarriak dira. Beste batzuek haluzinazioak edo barne munduko bidaiak eragiten dituzte”, azaltzen du. Berrien eta aspalditik dauden drogen arteko desberdintasunak azaltzen ditu tartean: “Droga ilegalen legezko alternatiba bihurtu dira droga berri horiek; denda espezializatuetan edo Internet bidez lor daitezke. Horixe da droga berrien arrakastaren gakoetako bat. Horiez gain, prezioz ere droga klasikoak baino merkeagoak dira, sintetizatzen ere errazagoak, eta odolean detektatzeko zailagoak dira”. […]

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>