Ekologia eta natur zientzietan erabiltzen diren terminoen artean, landare-komunitateen kontzeptua aurki daiteke. Landare elkarteei egiten dio erreferentzia kontzeptuak eta antzeko eskakizun ekologikoak dituzten landareez osatuta daude, hau da, klima eta ingurune baldintza berdinetara moldatuta daudenak. Landare-komunitateak sailkatzeko fitosoziologia deritzogun metodologia […]
Arroka igneoak magmaren solidotze prozesutik sortutako arrokak dira. Lurrazalean zein Lurraren barnean eman daitezken prozesu hauek arroka mota desberdinak era ditzakete. Esaterako, arroka bolkanikoak, plutonikoak edo azpibolkanikoak sor daitezke . Arroka hauek galdaketatik sortutakoak dira eta testuinguru geodinamiko desberdinetan sortu […]
Likido ionikoak ioiz osatuta dauden eta giro-tenperaturan likido diren eta fusio-tenperatura baxua duten gatzak dira. Likido ionikoek ere aukera handiak dituzte beste konposatu batzuekin material hibridoak eratzeko; adibidez, likido ionikoak polimeroak, nanopartikulak edo karbonozko nanohodiak erabiliz gelifikatzen dira, edo beste […]
Lignozelulosa biomasaren osagai nagusiena izateaz gain, munduko iturri organikorik merkeena, ugariena eta berriztagarriena da. Biomasa lignozelulosikoa zelulosaz, hemizelulosaz eta ligninaz osatuta dago. Biomasa honen barruan daude nekazaritza-, basogintza- edo industria-prozesuetako hondakinak. Hondar hauek kantitate handitan sortzen dira eta, normalean, aire […]
Teknologia biofarmazeutikoak tratamendu pertsonalizaturako terapia aurreratuko medikamentuak sortzea du helburu. Medikamentu hauek sortzeko teknologia berritzaileak erabiltzen dira, hala nola, mikrofluidika, nanoteknologia eta mikropartikulen teknologia, 3D bioinprimaketa edo edizio genetikoa dira esanguratsuenak. Terapia aurreratuko medikamentuek farmako konbentzionalen printzipio aktiboak izan ordez […]
Plentziako Itsas Estazioak itsas ekosistemen aldaketak giza osasunean dituzten eraginak eta itsasoko biobaliabideak ikertzen dituzte . Itsas ingurumenaren osasunaren kontzeptua definitzea oso konplexua da, baina hainbat tresna ditugu ozeanoko aldaketak eta arazoak zeintzuk diren eta non egon daitezkeen detektatzeko. Itsasoko […]
SBRT irradiazio teknika minbizia tratatzeko teknologia berritzailea da. Doitasun handiko teknika honen ezaugarririk garrantzitsuena da, ohiko tratamenduekin baino erradiazio-dosi handiagoak jasotzen dituela gaixoak. Ondorioz, pazienteak erradiazio-saio gutxiago ditu. UPV/EHUko Robotika eta Sistema Autonomoen taldean (RSAIT) biriketako minbiziaren tratamendua ikertzen dute […]
Mikrobiota mikroorganismoen komunitateari deritzo, eta gure gorputzeko atal bakoitzean, hala nola, ahoan, azalean, edo hestean mikrobiota desberdinak ditugu. Gizakion gorputzean ez ezik, edozein ekosistemetan egon daitezkeen bakterioek eta birusek osatzen dute mikrobiota. Esaterako, gazta bezalako esnekietan ere aurki daiteke. Esnekien […]
Gaixotasun zeliakoa glutenarekiko intolerantzia iraunkor bat da. Glutena hainbat zerealen irinak dituzten proteina batzuk dira, batez ere gari-irinak, baina baita ere zekalearenak eta garagarrarenak. Gaixotasun honek, betetasun-sentsazioa edo hantura sabelaldean ez ezik, bestelako arazoak sor ditzake, hala nola, goragalea, beherako […]
Harri-industria edo industria litikoa lehenengo gizakiek erabiltzen zituzten harri tresneriari egiten dio erreferentzia. Harriak elkarren kontra kolpatuz, aho zorrotzak zituzten tresnak sortzen zituzten, biziraupenerako beharrezkoak ziren giza jarduera desberdinak burutzeko, hala nola, haragia moztu edo larrua eta egurra landu. Lehenengo […]