Zientziak eta bertsolaritzak bat egingo dute Bilboko Bidebarrieta Liburutegian abenduaren lehenean, “Jakinduriek mundue erreko dau!” ekitaldian. “Bertsozientzia” izenaz ere ezagutzen den saioa, abenduaren 1ean izango da, arratsaldeko 18:30ean eta UPV/EHUk Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu duen Euskararen Astea programaren jardueretako […]
Biologia Josu Lopez-Gazpiok Zientzia Kaieran azaldu duenez, Kaliforniako kondorrak partenogenesiz jaio daitezkeela berretsi dute, hau da, arrak ernaldu gabeko arrautzetatik txitak jaio daitezkeela. Hautazko partenogenesia ezaguna eta ohikoa da ornogabe askotan, eta baita zenbait ornodunetan ere, baina arraroa da hegaztietan […]
Oraingoz eztabaidagaia da partenogenesiak lotura duen kondorraren desagertzeko arrisku egoerarekin, baina, hegaztietan oso arraroa den partenogenesia kondorretan ere gerta daitekeela frogatu du ikertzaile talde batek. Ikerketa horrek agerian utzi du beste hainbat espezietan ere partenogenesia gerta daitekeela, baina, oraindik dokumentatutako […]
Lan honetan Deustuko Unibertsitateko ikasleok Adimen Artifiziala ikasgaiko kontzeptuak aplikatu ditugu telebistako saio batean planteatzen den buru-hausgarri bat konputazionalki ebazteko: 15 makilen jokoa. Joko honetan bi parte-hartzailek azken makila ez hartzeko elkar lehiatzen dira. 15 makilen jokoa hobeto uler dadin […]
Ezti-txori erregeordea, Anthochaera phrygia izen zientifikoduna, Australian bizi den hegazti txiki bat da. Kontinente ekialdeko basoetan bizi da eta azken hamarkada hauetan bere populazioa modu kezkagarrian murriztu da. Hain zuzen ere, une honetan arriskuan dagoen espeziea da eta nagusiki habitat […]
Hainbat hamarkadatan zehar Australia mendebaldeko Shark Bay badiako Tursiops aduncus izurdeak aztertu dira eta egindako lanek izurdeen portaerak eta bizimodua ulertzeko oso baliagarriak izan dira. Lehendik ere ezaguna zen izurdeak txistu-hotsen bidez haien artean deitzeko gai zirela, nolabait, gure izenen […]
Akustika Akustika fisikaren adarra da eta soinuak, infrasoinuak eta ultrasoinuak aztertzen ditu eredu fisiko eta matematikoen bidez. Fisikak baditu tresnak soinua bera kuantifikatzeko modu objektiboan, izan ere soinua, soinu-iturri bateko bibrazioak sortzen duen uhina da. Baina ezin du alde subjektiboa […]
Duela bospasei urte Tolosaldeko Atarian Tronuko gogoetak izeneko dibulgazio-artikulu xelebrea idazteko plazera izan nuen. Umore ukitua emanez, komuneko tapa igo ala jaitsi behar ote genuen aztertu nuen eta zientziak aferari buruz zer zioen kontatu nahi izan nien irakurleei. 2015eko lan […]
Uxune Martinez Fisika ITER, International Thermonuclear Experimental Reactor, 1985 hasi zuten eta Jakes Goikoetxeak Berrian adierazten digunez, 2025ean bukatuko dituzte lanak. ITER egitasmo bat da, izatez, esperimentu bat da, munduko esperimentu zientifikorik handienetakoa. Hala ere, egitasmoak helburu zehatza du: fusio […]
Josu Lopez-Gazpio Une honetan COVID-19a gogor jotzen ari da eta laugarren olatuan bete-betean murgilduta gaude, kasuen gorakada handiarekin. Laugarren olatuaren tontorrera noiz iritsi zain gauden bitartean, aditu gehienen iritzia antzeko norabidean doa -informazio osagarrian dituzue zerrendatuta-. Gaurko ekarpenean iritzi kutsua […]