Izan ere, hainbat faktore etiologiko identifikatu dira obesitatearen garapenean eragina dutenak. Horien artean, gero eta arreta handiagoa berenganatu dute hesteko mikrobiotaren asaldurek (disbiosi izena ematen zaie). Izatez, ikerketa ezberdinek erakutsi dute pertsona obesoen hesteko mikrobiotaren osaera pertsona osasuntsuek dutenaren ezberdina […]
Iberiar penintsularen iparraldean hedatuz joan dira tokiko basoen ordez landatutako pinu- eta eukalipto-plantazioak. Euskal Autonomia Erkidegoan, esate baterako, eukalipto-sailen azalera bikoiztu egin da 2005-2024 bitartean, pinudietako gaitzen ondorioz pinuaren ordez eukaliptoa landatu baita. Gaur egun, “EAEko azaleraren ia % 55 […]
“Non daude giltzak? Itsas hondoan!”, hala dio haurrentzako kantak. Jakintzaren giltza ozeanoen hondoan dago. Bizitza ur azpian sortu bazen ere, ezer gutxi dakigu han bizi denari buruz, eta are gutxiago han bizi direnen bizimoduari buruz. Espainiako Hizkuntzaren Errege Akademiaren hiztegiaren […]
Gaixotasunaren kausa ezezaguna bada ere, zenbait mekanismo proposatu dira, hala nola oxidazioa, neuroinflamazioa eta mutazio genetikoak. Azken aldi honetan, alfa-sinukleina proteinaren ikerketak garrantzia hartu du. Proteina honen forma patologikoa metatu egiten da eta Lewyren gorputzak neuronen barruan sortzen ditu haien […]
Amerikako Estatu Batuetako Duke Unibertsitateko ikertzaile talde batek “zentzumen neurobiotiko” deitu duen interakzio berri bat deskribatu du saguetan. Burmuinaren eta hesteen arteko harremana aspaldi deskribatu zen eta ezaguna da grelina edo leptina moduko hormonek hipotalamoan duten eragina aski jakina da […]
Rosa Porcel Biologian lizentziaduna eta Biokimika eta Biologia Molekularrean doktorea da (Granadako Unibertsitatea). Egun irakasle titularra da Universitat Politècnica de València unibertsitateko Bioteknologia Sailean, bai eta ikertzailea ere Landareen Biologia Molekular eta Zelularraren Institutuan, non zuzendariordea ere baden. Horrez gain […]
Oraingoan Agarwal-ek eta kolaboratzaileek Ameriketako Estatu Batuetako Cincinnatiko Ospitale Pediatrikoan egindako lanak piztu du komunitate zientifikoaren interesa. Jakina da odoleko zelulak hezur-muinean sortzen direla eta guztien jatorria Zelula Ama Hematopoietikoa (ZAH) dela. ZAHak hezur-muinean daude eta, gorputzak odoleko zelula gehiago […]
Hedabide hau irakurtzen duzuenok dakizuen bezala, Ig Nobel sariak Nobel sarien parodia modukoak dira, baina ez txantxetako ikerketak saritzen direlako, baizik eta seriotasun osoa duten ikerketa barregarriak saritzen direlako. Horren adibideak behin baino gehiagotan ekarri ditugu hona; esaterako, errusiar mendien […]
Aurrekoan gizakioz eta gure zentzumenez ibili ginen; tira, ni ibili nintzen. Eta zuek formal-formal irakurtzen. Eta oraingo honetan ere gauza bera: ni nire diatribekin eta zuek, irakurle finak zareten horiek, leitzen. Baina gizakiez beharrean, benetako superbotereak dituen izaki bati buruz […]
CO2-aren bahiketa (CCS), bahiketa airetik zein prozesu industrialen tximinietatik gauzatuta, CO2-a kontzentratu eta modu iraunkorrean biltegiratuko den tokietaraino garraiatzean datza, esaterako, formazio geologikoak. Harrapaketa-prozesu nagusiak airetik zuzeneko bahiketa, errekuntza-aurrekoa, errekuntza-ostekoa eta oxierrekuntza dira. Horien artean, errekuntza-ostekoa da teknologiarik bideragarriena. Hala […]