Saguzarrak ugaztun hegalari bakarrak dira, eta bigarren talderik dibertsoena karraskarien ondoren. Munduan 1.400 saguzar-espezie daude. Euskal Herrian 27 saguzar-espezie ezberdin ditugu, eta erdiak daude mehatxatuta. Mehatxu horien jatorria gizakiak eragindako habitat-asaldura da (askotariko eragozpenak, kutsadura, habitat-galera, basoen ustiaketa…). Saguzarrek zerbitzu-ekosistemikoak […]
Medikuntza Natalia Zylberlast-Zand Europako lehenengo neurologo akademikoetako bat izan zen. Natalia Varsovian jaio zen 1883an, eta Suitzara joan zen Genevako Unibertsitatean Medikuntza ikastera. Neurologiaz interesatu zen berehala, eta ehunetan eta garuneko eta bizkarrezurreko patologietan aditua egin zen. Bigarren Mundu Gerra […]
Ibisek zenbait urte zeramatzaten gizakiaren laguntzaz migratzen, uda bukaeran, iparraldetik hegoaldera. Ekimena 2004an hasi zen Alemanian, Waldrappteam (Waldrapp hitzak ibis esan nahi du alemanez) ikerketa taldea ibis eremiten kolonia egonkor bat sortzen hasi zenean Europa erdialdean. Geroztik, biologo talde batek […]
Normalean, gure kostaldean, txibiak, olagarroak, ikaraioak eta baita ataloak ere ikus ditzakegu urpean. Baina gu ez gatoz honetara. Armiarmak ikustera gatoz gu. Bai. Armiarmak. Urpean. Eta bai. Armiarmak. Pluralean. Batek baino gehiagok baitu urpean ibiltzeko gaitasuna. Ibili baino, igeri-edo. Armiarma […]
Orangutanak eta ni (2021) Karmele Llano albaitariaren istorioa da. Bertan, Borneoko oihanetan bizi diren orangutanak zaintzen egiten duen lana azaltzen da. Berak kontatuta, Karmelek bere haurtzaroa kontatzen digu Bilbon, albaitaritzako ikasle-garaia eta baita Euskal Herriko neska gazte bat planetako leku […]
Aspalditik teorizatzen ari da klima-aldaketaren ondorioz animalia eta landare espezieak egokitu eta lekuz mugituko direla, eta hau ez da geratzen, inondik inora, teoriaren esparruan. Begi aurrean gertatzen ari den zerbait dela egiaztatzen ari dira zientzialariak. Aldaketek modu batean edo bestean […]
Baleek eta gizakiek aspalditik izan dituzten harremanak. Izan ere, duela 6.000-8.000 urteko arroketan aurkitu dira horren inguruko irudiak Alaskan, eta 9.000-10.000 urteko arroketan Norvegian. Euskal Herrian duela 13.000 urteko balea-arpoi aurkitu dira Lekeitioko Lumentxa kobazuloan . Euskaldunek, bereziki, harreman estua […]
Bidaian eta, zehazkiago, mendebaldeko Tibeten eta Changtang goi ordoki babesgabean zehar –batez besteko altuera 5.000 metro da–, Harrer eta bere kide Peter Aufschnaiterrek gorriak ikusi zituzten. Liburuko pasarte batean honako hau dio: “Egunean behin haragia egosten dugu eta ontzitik bertatik […]
Animalien aferak liburuan (2011) animaliak aztertzean aurkitu ditzakegun zerbait bitxi edo deigarriak azaltzen dizkigute Juan Ignacio Pérezek eta Miren Bego Urrutiak. Nola irauten dute hauek bizirik? Zer trikimailu darabilte arrakasta izateko? Halako galderak bururatzen zaizkigu maiz animalien bizimoduei erreparatzean, baldintza […]
Zer pentsatzen dute animaliek? Zer sentitzen dute? Ba ote dute emoziorik? Haserrea, oinazea, errukia sentitzeko gai al dira? Galdera horien erantzunak eskaintzen dizkigu Marc D. Hauser psikologo eta biologoak Gogo basatiak (2000) liburuan. Erantzun hauek psikologian, biologia ebolutiboan, neurozientzietan eta […]