Archivo de Etiquetas:: biologia

César Tomé López Antzinako Grezian aurrekariak bila badaitezke ere, zehatzagoa da esatea XVIII. mendeko bigarren zatian eztabaidatu zela lehen aldiz gaur egun biologian eboluzioa deitzen dugunaz. Nahiz eta ez izan hitz hauexek erabilita, XVIII. mendean azaldu zen lehenbizikoz izaki bizidun guztiak arbaso komun batetik datozelako ideia, eta espezieen aniztasuna ondoz ondoko belaunaldietako populazioetan heredatutako aldaketen ondorio delakoa.
“Eboluzio” hitza, hala […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Beroa
———————————————————————————————————–
Harrigarria bada ere, elefanteak ez dira beroa barreiatzeko belarriak erabiltzen dituzten animalia bakarrak. Arizonako basamortuan bizi den Lepus generoko erbiak, beste erbiek bezala, belarri luzeak ditu, oso luzeak. Eta elefanteak egiten duen legez, beroa galtzeko erabiltzen ditu. Izan ere, odol-hodien dentsitatea oso handia da Lepus horren belarrietan: arrosa […]

Amaia Portugal Marten patatarik erein ote daitekeen argitzeko, proiektua jarri dute martxan Perun, La Joya basamortuko lur idorra baliatuta. Planeta gorrian baratzeek bizirauterik izango ote luketen jakitea da helburua, baina bai eta Lurreko txokorik latzenetan laborantza ahalbidetzeko moduak garatzea ere.
Erein al daitezke patatak Marten? Matt Damonen pertsonaiak The Martian pelikulan egiten zuena, zientzia-fikzioa da, ala zientzia soilik? Etorkizuna […]

Koldo Garcia Theodosius Dobzhanskyk “Biologian ezerk ez du zentzurik ez bada eboluzioaren argipean” esan zuen. Edozein zientzia biologiko ulertzeko, eboluzioa beharrezkoa dugu eta genetika eboluzioa ulertzeko lanabesetako bat da, garai batzuetan uztarketa honek hautsak harrotu bazituen ere.
1859an Charles Darwin britainiarrak “Espezieen jatorriaz” liburua idatzi zuenean ez ziren geneak edo DNA ezagutzen, aurreko ataletan ikusi dugun bezala. Hala […]

Mendiko artzaintza, inguruko arlo sozial, kultural eta ekologikoetan eragina izateaz gain, funtsezkoa da balio ekologiko handiko ondare naturalak diren larreak mantentzeko. Horregatik, gaur egun mendi atlantiarrean, Euskal Herria barne, gero eta gehiago ematen ari den artzaintzaren jardueraren beherakadak aldaketa garrantzitsuak dakartza lurzoruko konposizio begetal eta mikrobianoan. Ondorioz, dibertsitate floristikoan eta larrearen kalitate nutritiboan galera bat sumatzen da, eta baita CO2-aren […]

Ana Galarraga/Elhuyar Zientzia Naroa Kajarabille Garcia oso une berezia bizitzen ari da. Izan ere, tesia aurkeztu berri du, eta une honetan, “oso pozik eta etorkizunari begira zalantzaz beteta” sentitzen dela aitortu du. Ez da harritzekoa, denbora asko baitzeraman tesia aurkezteko egunaren zain, eta, orain, eguna igaro denean, ezer ez dela amaitu konturatu da. Alderantziz, beste etapa baten hasieran dago.
Orain […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Beroa
———————————————————————————————————–
Ezaguna da belarriek oso zeregin garrantzitsua betetzen dutela elefanteen gorputz-tenperaturaren erregulazioan. Bero asko barreiatzen dute elefanteek belarrietatik; izan ere, odol-hodiez josita dituzte belarriak, odolaren bitartez ateratzen baita barruko beroa azalera, kasu honetan belarrietaraino.
Egia esan, elefante guztiak ez dira berdinak belarrien handitasunari dagokionez. Loxodonta africana-k bai, oso handiak ditu belarriak, […]

Amaia Portugal Ezin da burmuin bat gizon batena edo emakume batena den asmatu, soilik haren ezaugarri anatomikoak aztertuta. Hala ondorioztatu du nazioarteko ikerketa talde batek, 1.400 garunen eskanerrak behatu eta gero.
Gizonek eta emakumeek badituzte desberdintasun fisikoak, eta batzuk oso agerikoak dira. Adibidez, txikitatik irakasten zaigu mutilek zakila dutela, eta neskek, alua. Geroxeago ikasi dugu gauzak ez direla beti beltz […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Beroa
———————————————————————————————————–
Orein jauzilaria (Antidorcas marsupialis) eta elur-oreina (Rangifer tarandus) belarjale hausnarkariak dira. Ezaugarri anatomikoei dagokienez, ez dira oso desberdinak.
Orein jauzilariak ez du ia larru azpiko gantzik eta ilaje mehea du. Elur-oreinak, berriz, larru azpiko gantz-geruza eta ilaje lodiak ditu. Afrikako sabanan bizi da lehena eta askotan […]

Ana Galarraga / Elhuyar Zientzia Wyssenbachek hasieratik aitortu duenez, txikitatik du gustuko biologia: “Ikastolan flipatu egiten nuen zelulekin: nolakoak diren barrutik, zer funtzio dituzten… Gure funtzioak haiek egiten dituztela ikusteak txunditzen ninduen. Gero, zalantza izan nuen medikuntza ala biologia ikasi, eta azkenean biologia eta biokimika ikasi nituen, biak batera”.
Sei urtetan egin zituen biak. Hasieran, interes berezirik pizten ez zioten […]