Zientzia Kalean erakusketa Lazkaon

Ekitaldiak

Maiatzaren 17ra arte Zientzia Kalean erakusketa bisitatu daiteke Lazkaon. Hamaika infografiaz osatutako esposizioa Euskadi Enparantza plazan dago.

Herri ezberdinetan egon den erakusketa ibiltaria osatzen duten irudietan egunero inguruan ditugun, erabiltzen edo kontsumitzen ditugun produktuen azalpen zientifikoa eskaintzen da. Adibidez, infografien bitartez mugikorren, barra kodeen, txertoen, iturriko uraren eta sukaldeko plaken funtzionamendua azaltzen da.

Horretaz gain, jogurten, garagardoaren, zuhaitzen hostoen, ogi barren edo fruituen konposizioaren inguruko azalpenak ere ezagutzeko aukera izango du bisitariak. Erakusketara hurbiltzen direnek, irudiak ikusteaz gain, infografiak deskargatzeko aukera izango dute QR kode baten bitartez.

Zientzia Kalean Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nafarroako Unibertsitateko Zientzia Museoaren egitasmoa da. Azken hilabeteetan herri ezberdinetan jarri da erakusketa eta, Beasain eta Ordizian egon ondoren, Katedraren eta Lemniskata Goierriko Zientzia Sare Herrikoiaren eskutik heldu da Lazkaora.

Zientzia Kalean erakusketa Lazkaon

Hasiera data
Amaiera data
Tokia
Euskadi Enparantza
Helbidea
Lazkao

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.