geodinamika
Etiketen artxiboa 22 artikulu
Kontinenteak, gaur egun ezagutzen ditugun bezala, ez dira beti horrela egon. Duela 175 milioi urte baino gehiago superkontinente bakarra osatzen zuten. Darwin izan zen lehenengoetarikoa honetaz ohartzen, elkarrengandik urrun zeuden lekuetan espezie berdinak aurkitu baitzituen. Hainbat zientzialari saiatu ziren kontinenteen […]
Fernando Sarrionandia-Ibarra: “Arroka igneoak aztertuz iraganeko testuinguru paleogeografikoak eraiki daitezke” #Zientzialari (168)
Arroka igneoak magmaren solidotze prozesutik sortutako arrokak dira. Lurrazalean zein Lurraren barnean eman daitezken prozesu hauek arroka mota desberdinak era ditzakete. Esaterako, arroka bolkanikoak, plutonikoak edo azpibolkanikoak sor daitezke . Arroka hauek galdaketatik sortutakoak dira eta testuinguru geodinamiko desberdinetan sortu […]
Plaken tektonikaren historia
1912an, Alfred Wegerner fisikari alemaniarrak kontinenteen jitoaren edo masa kontinentalen desplazamenduaren hipotesia formulatu zuen. Proposamen hori luze eztabaidatu zen, besteak beste, Britainia Handiko eta Australiako unibertsitateetan. Hala ere, XX. mendeko berrogeita hamarreko hamarkadan, magnetismo fosilizatua sistematikoki kartografiatzen zuten geologoek ondorioztatu […]
Ane Zabaleta: “Uraren plangintza eta lurraren antolamendua, biak bat joan behar dira” #Zientzialari (138)
Ur-sistemak ulertzen saiatzen garenean, ura prezipitazioetatik lurrera sartzen denetik lurruntzean irteten denera arte aztertu behar dugu. Gainera, sistema hauek ikertzean ez ditugu iturburu edo ibai konkretuak analizatzen, akuiferoak edo ibai arroak baizik. Ur-sistemak ezagutzea oso baliagarria izan daiteke lurraldearen erabilera […]
Eta plaka-tektonikaren aurretik, zer?
Arturo Apraiz Plaka-tektonikaren eredua Meso- eta Neo-Arkearrean zehar (3.2 eta 2.5 Ga) garatu zela baieztatzeko hainbat datu geologiko daude. Plaka-tektonikak, jada, sekretu gutxi ditu geologoentzat (Apraiz, 2004), baina nolakoa zen Lurraren eredu tektonikoa horren aurretik? Hori ez dago hain argi […]
Noiz abiatzen da plaka-tektonika?
Arturo Apraiz Plaka-tektonika gure planetaren ezaugarri bereizgarrienetarikoa da. Biosfera garatu eta mantendu ahal izateko ingurunea eta baliabideak sortu dituzte plaka litosferikoen sorrerak eta plaka horiek mantuarekin, atmosferarekin eta ozeanoekin dituzten harremanek. Plaka-tektonika eta harekin lotutako elkarrekintzak Lurraren barneko etengabeko hozketaren […]
Plaka-tektonika: 50 urte eta sasoian
Ereduak 50 urte bete ditu (1966-1968 bitartean jaio zela onartzen da), eta beraz, gure unibertsitatea baino apur bat zaharragoa da baina epe horretan arlo ugaritan egindako ikerketek teoria sendotu baino ez dute egin. Egun, Lurraren bilakaera azaltzeko eredu estandarra da […]
Biziaren arrastoa jarraitzeko, begiratu plaken tektonikari
Juanma Gallego Orain arte biologiaren ikuspuntutik arreta gutxi jaso du plaken tektonikak, baina azken ikerketek iradokitzen dute rol garrantzitsua jokatu duela biziaren garapenean; horregatik, espazioan ere horren bila ari dira. Duela milioika urte, Artizarra planeta zirraragarria izateko abagunean egon zen […]
Luma gorakorrei buruzko behin betiko froga?
Arturo Apraiz Geologoak eta batez ere sismologoak luma gorakorrak identifikatzen eta irudikatzen saiatu dira, teoria mailan definitu zirenetik (Morgan, 1971). Luma gorakorren agerpena baieztatzeko eta nukleo eta mantuaren arteko mugan sortzen direla egiaztatzeko frogarik argiena, sismikoki mantuan detektatzea izango litzateke […]
Superkontinenteen sorrera eta apurketa
Arturo Apraiz Baieztatu da Lurreko eboluzioaren zati handi batean behintzat, superkontinenteak hainbat aldiz sortu direla. Oso ondo aztertuta daude orain dela 300 ma garatutako Pangea superkontinentearen elkarketa- eta apurketa-prozesuak. 800 ma inguru duen Rodinia superkontinentearen frogak ere aurkitu dira eta […]