Ingurumena UPV/EHUko ikerketa batek, INMA proiektuaren parte denak, ingurune berde edo urdinetan bizitzearen eta haurren garapen kognitiboaren arteko erlazioa ikertu du; zehazki, lan-memoria, 1.500 haurrengan. Emaitzek ez dute ebidentzia argirik erakutsi ingurune horiek lan-memoria hobetzen dutenik. Nazioarteko ikerketa batzuek eremu […]
Oraingo sistema ekonomikoak baliabide naturalen eta energiaren ustiapenean eta kontsumoan, eta hondakinen sorkuntzan oinarritzen den hazkunde mugagabe zentzugabea bilatzen du biosfera mugatu baten baitan . Horregatik, bi alternatiba horiek, Bizitze Onak eta Desazkundeak, egoeraren iraunkortasun eza azpimarratzen dute, eta egoera […]
Beti lotu izan da osasun hobea izatea berdeguneak edo inguru urdinak —parkez, lorategiz, urmaelez, erriberaz eta abarrez inguratuta— gertu izatearekin, halakoetan kutsadura-maila txikiagoa espero baita. Hain zuzen, bizitokian gune berde eta urdinak eskuragarri izatea askotariko emaitzekin lotu izan da haurren […]
Klima-aldaketa antropogenikoa abian den testuinguru honetan, Artikoa azkar berotzen ari da. Horretan zalantza izpirik ez dago. Zalantza gehiago daude, ordea, beroketa horrek ekarriko dituen ondorioen inguruan, askotariko agertokiak marraztu direlako. Ohi bezala, ziurgabetasun andana daude gaiaren bueltan, baina nahiko argi […]
Galdera: udara begira, armairu-aldaketa egin duzue? Neguko arropa lodi eta beroa gorde eta udako arropa freskoa atera? Zenbaitek egingo zenuten eta, beste batzuek, mahuka motzekoa armairuaren aurrealdean jarri eta mahuka luzekoa atzeko partera bidali baino ez. Lasai, ez nator armairufitness […]
Aurreko ataletan airearen kutsatzaile nagusienen gainbegiratua egin genuen, eta aipatu genuen garrantzitsuenak direla PMak -PM2,5 zein PM10 partikulak-, ozono troposferikoa, karbono monoxidoa, nitrogenoaren oxidoak -NOx -, sufrearen oxidoak -SOx-, eta metal astunak. Konposatu horien jatorriari dagokionez, airearen kutsaduraren iturri nagusienak […]
Aurreko atalean aipatu genuen moduan, airean dauden kutsatzaile nagusienak sei dira. Lehena materia partikulatua -PM edo Particulate Matter delakoa- da. Kutsatzailerik arriskutsuenetakoa da eta airean esekita dauden partikulek osatzen dute. Materia partikulatua tamainaren arabera sailkatzen da, eta horrela, PM10 partikulak […]
Ingurumena Airearen kutsadurari gainbegirada eginfo dio Josu Lopez-Gazpiok hiru artikulutan. Lehenengoan azaldu duenez, industria-iraultzaz geroztik, airearen kutsadura osasun publikoko eta ingurumeneko arazo garrantzitsuenetako bat bihurtu da. Sei dira kutsatzaile nagusienak eta bakoitzak modu ezberdinean eragiten du. Azalpenak Zientzia Kaieran. Kimika […]
Airearen kutsadurak bi ondorio garrantzitsu ditu: alde batetik, eragina du klima-aldaketan eta, bestetik, giza osasunean ere eragin argia du. Gaixotasun zehatz ugarirekin lotura izateaz gain, airearen kutsadurak hilkortasun orokorra handitzen du; izan ere, neurri batean edo bestean, hainbat osasun-arazorekin lotzen […]
Ingurumena UPV/EHUko IBeA ikerketa-taldeak antibiotikoak topatu ditu barazkietan eta zizareetan. EAEko zenbait puntutan hartu dituzte laginak, eta mikrobioen aurkako medikamentuak eta haien eratorriak topatu dituzte. Horretarako, metodo bat garatu dute mikrobioen aurkako medikamentuen gama zabal bat identifikatzeko kontzentrazio oso baxuetan […]