Atalaren araberako artxiboa: Animalien aferak

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Beroa ———————————————————————————————————– Animalia gehienen gorputz-tenperatura kanpoko tenperaturarekin aldatzen da. Askotan, tenperatura bera dute animaliek eta haien inguruak. Poikilotermo deritze animalia horiei. Horrek sekulako eragina izan dezake animalien funtzionamenduan, tenperaturaren menpe egon baitaiteke animalia horien jarduera. Hala ere, tenperaturaren eraginarekiko menpekotasun hori leundu egin dezakete animalia batzuek. Oinarri molekular edo entzimatikoa duten mekanismoei esker […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Beroa ———————————————————————————————————– Beroak eta hotzak animaliak hil ditzakete. Izan ere, tenperatura da bizitzaren baldintzatzaile nagusietako bat eta eragile fisiko horren menpe dago espezie askoren banaketa. Egia da muturreko tenperaturak jasan ditzaketen forma edo egoera bereziak dituztela zenbait animaliak. Baina egoera berezi horiek ez dira bizimodu arruntarekin bateragarriak. Izan ere, ingurune-tenperaturak mutur-muturrekoak badira ezin […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Tamainak badu garrantzia ———————————————————————————————————– Odol beroko animaliarik txikiena Kuban bizi da, eta ez da satitsu etruskoa: erle-kolibria da. Mellisuga helenae du zientzia-izena eta “pájaro mosca” edo “zunzuncito” esaten diote gaztelaniaz. Haren masa 2 g baino pixka bat gutxiagokoa da eta bizi den habiako diametroak 3 cm baino ez ditu. Erle-kolibria hegaztirik txikiena da, […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Tamainak badu garrantzia ———————————————————————————————————– Inoiz txori bat esku artean hartu baduzu, irakurle, konturatuko zinen txoriaren bihotz-taupada oso azkarra dela, maiztasun handiz uzkurtzen baita txori baten bihotza. Esku artean egonik, txoria ez dago egon litekeen egoerarik lasaigarrienean, eta beraz, ulergarria da ohi baino arinago uzkurtzea haren bihotza. Hala ere, txoriaren beldurra edo urduritasuna kontuan […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Tamainak badu garrantzia ———————————————————————————————————– Basasagu baten masa 30 g-koa izan daiteke; Afrikako elefante batena, berriz, 3.000 kg-koa. Basasagua ez da ugaztun txikiena, eta bada gure adibidekoa baino elefante handiagorik ere (4.500 kg-korik ere bada). Adibide horiek aukeratu ditugu, animalia handia (elefantea) txikia (basasagua) baino 100.000 bider handiagoa delako eta 100.000 bezalako zenbaki borobila […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Tamainak badu garrantzia ———————————————————————————————————– Itxura ez da tamainak baldintzatzen duen animalien ezaugarri bakarra; funtzioa ere haren menpe dago. Denok dakigu, jakin, animalia handiek txikiek baino gehiago jaten dutela, eta oxigeno gehiago behar dutela. Baina jaten denaren kantitatearen eta tamainaren arteko erlazioa, edo arnastean hartzen den oxigeno-bolumenaren eta tamainaren artekoa ez dira linealak. Hau […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Tamainak badu garrantzia ———————————————————————————————————– Gazela baten eta elefante baten gorputzak tamaina berean bata bestearen ondoan ikusiko bagenitu, bi ugaztunen arteko diferentzia nabarmen batez jabetuko ginateke: elefanteak gazelak baino askoz itxura borobilagoa du. Gorputz borobilagoa da elefantearena, baina desberdintasunik nabarmenena hanketan dago. Elefantearen hankak gazelarenak baino askoz ere lodiagoak dira. Proportzioez ari gara, noski. […]