Archivo de Etiquetas:: animaliak

Juan Ignacio Pérez Iglesias Birgus latro da munduan masa handiena duen artropodo lehortarra. 40 cm-ko gorputz-luzera, eta 4 kg-ko masa du eta bere gorputz-adarrak luzatuta dituenean, 1 m-ko hanka-zabalerara hel daiteke. Ez da munduko karramarrorik handiena eta, seguru aski, ezin liteke tamaina handiagokoa izan, zeren ezin izango bailioke, ez masa handiagoari eutsi, ez eta lur gainean ibili ere. Hala ere, […]

Amaia Portugal Orain dela mende bat bizitokitzat zituzten lurraldeen hamarrena baino gutxiago geratzen zaie gaur egun gepardoei. Zazpi mila ale besterik ez daude, eta Asian ia desagertu dira. Gehienak babestutako guneetatik kanpo bizi dira. Parke nazionaletatik at gizakiek eta animaliok eremuak parteka ditzaten, neurriak hartu behar direla uste dute ikertzaileek. Lehorreko animalia azkarrenak hil ala biziko lasterketa gal dezake, neurririk […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa ———————————————————————————————————– Antartidako itsaso izoztuetan bizi diren Channichthydae familiako arrainek talde guztiz bitxia osatzen dute ornodunen artean, ez baitute ez hemoglobinarik odolean, ezta mioglobinarik ehunetan. Horregatik dira zurixkak eta ia gardenak. Hemoglobinak ematen dio kolore gorria odolari; arrain hauek arnas pigmentu hori ez dutenez, hortik datorkie «odol zuriko arrainak» izena. Benetan bitxia da […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias Azaroan eta abenduan ostra onenak kontsumitzen dira, Galiziako itsasadarrean hazi izan diren ostra arruntez ari natzaizue. Sasoi honetan ostrak kontsumitzea ez da halabeharrez gertatzen. Izan ere, arestian aipatutakoak badu moluskuen ugalketarekin zerikusia. Ugaltzea ez da merkea, energia asko behar baita sortu behar diren egitura berriak ekoizteko. Alde handia dago espezie batzuk eta besteek egiten duten ugaltze-ahaleginari […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa ———————————————————————————————————– Titikaka aintzirako igela atalean esan dugu Telmatobius culeus igelak ez daukala egiazko birikarik, arnasa larruazaletik hartzen duela. Bada, baina, are harrigarriagoa den beste igel bat: Barbourula kalimantanensis du izen zientifikoa eta Borneoko igel buru zapala (Bornean flat-headed frog) izen arrunta. Barbourulak ez du birikarik, ez egiazko birikarik ez eta birika-aztarnarik ere. […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa ———————————————————————————————————– Jakina da anfibioen arnasketan larruazalak zeregin garrantzitsua betetzen duela. Ez da hain ezaguna, ostera, hainbat anfibio taldetan, garrantzi hori zenbaterainokoa den. Titikaka aintzirako (3.812 m) uretan bizi den igelak (Telmatobius culeus) ez du egiazko birikarik, gasen trukerako egokiak ez diren biriken aztarnak baino ez ditu. Oso berezia da igel hori, ez […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa ———————————————————————————————————– In the mid-1800s, anatomists began to learn of mysterious living fish from the southern continents. One of the first was discovered by German anatomists working in South America. It looked like a normal fish, with fins and scales, but behind its throat were large vascular sacs: lungs. Yet the creature had […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Oxigenoa ———————————————————————————————————– Bitxi samarrak dira Leuresthes tenuis izen zientifikoa duten arrainak; arrain marmartia da espezie honen izen arrunta. Charles Bukowski idazle estatubatuarrak, arrain marmartia aipatzen du bere Mockingbird Wish Me Luck (1972) liburuko bi poematan. Horietako batean, “The hunt” (Ehiza) izenburukoan, honela dio: … and the grunion ran again through the oily sea […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Ura ———————————————————————————————————– Plinio Zaharrak, bere Naturalis Historia liburuaren VIII. liburukian honakoa zioen: «Egarriari eusten diote, bai eta lau egunetan zehar ere, eta edateko aukerarik dagoenean, iraganetik eta etorkizunetik hartzen dute ura; hori bai, ostiko eginez ura uhertu ondoren, bestela ez baitute urik edan nahi.» Plinio Zaharraren eta, seguru asko, haren garaikideen ustetan, dromedarioek […]

Juan Ignacio Pérez eta Miren Bego Urrutia Ura ———————————————————————————————————– Hiru espezie ditu Oryx generoak: Oryx gazella (orix arrunta), Oryx beisa (orix beisa) eta Oryx leucoryx (orix arabiarra). Hirurak bizi dira toki lehorretan, munduko leku idorren eta beroenetan ziurrenik. Oryx generoko espezieak bizi diren basamortuetan ez du ia euririk egiten, urtean behin gehienez ere. Jakina, horrelako tokietan bizitzeko moldaera bereziak behar […]