Archivo de Etiquetas:: zientzialariak

Animali zein landareetan aurkitzen diren konposatu organikoak dira antioxidatzaileak. Esate baterako, fruitu edo landareei kolore gorria, berdea edo laranja ematen dieten pigmentuak konposatu antioxidatzaileak dira. Sarri esaten da hauen kontsumoak osasuntsu mantentzen laguntzen gaituela. Hala baieztatu dute gainera azken urteetan egin diren hainbat ikerketa epidemiologikok. Baina zer dira zehatz-mehatz konposatu hauek eta zein funtzio betetzen dute izaki bizidunetan? Galdera hauei […]

Uretako organismoen hazkuntzari akuikultura deritzo. Duela hamarkada batzuk arrantza produkzioak goia jo zuenetik, gizakiaren kontsumo eskaria asebetetzeko jarduera alternatiboetara jotzea beharrezkoa izan da. Egoera honetan, akuikulturak berebiziko garrantzia hartu du eta itsasotik zuzenean lortutako produkzioaren parean jarri da. Jarduera honen inguruan gehiago jakiteko, Leire Arantzamendi Azti ikerketa zentroko ikertzailearekin izan gara. Bere esanetan, hazkuntza baldintzak guztiz kontrolatzeko aukera ematen du […]

Gizakiak betidanik izan du itsasoaren bitartez sortutako energia baliatzeko joera. Horren lekuko dira esaterako Erdi Aroko errotak, zeinak itsasaldien gora beherek sortutako ur maila aldaketatik energia sortzen zuten. Hala ere, bada beste sistema bat, oraindik garapen fasean egonagatik ere interes handia piztu duena; olatu-energia. Energia mota hau egonkortzeko beharrezkoa den teknologia garatzen ari dira egun ikertzaileak. Gainera, itsasoaren portaerak aurreikusiko […]

Molekula sinple bat etengabe errepikatuz eratzen den makromolekulari polimeroa deritzo. Eguneroko bizitzan edonon aurki ditzakegu, hala nola, janzten ditugun arropetan, automobilgintzan, medikuntzako tresnerian…Gure gizartean, polimeroez ari garenean laborategietan sintetizatutakoak diren sustantziez hitz egiten da gehienbat, hala ere, ugariak dira baita era naturalean sortutakoak, karbohidratoak edota proteinak esaterako. Guzti honi buruz aritu da Marian Iriarte, Polymat taldeko ikertzailea, Zientzialariren atal berri […]

Geneen eta inguruko faktoreen arteko erlazioa aztertzen duen biologiaren atalari epigenetika deritzo. Dietak, kirolak, farmakoek edota toxikoen kontsumoak lotura zuzena dute gure DNAren erregulazioan. Jakina da ez dutela DNAren sekuentzian mutaziorik eragiten, hala ere, bizi ohituretatik eratorritako molekula kimiko batzuk itsasten dizkio eta, ondorioz, geneen adierazpena beste modu batean egokitzen da. Kontzeptu honi buruz hitz egin digu Iraia Muñoa UPV/EHUko […]

Itzultzaile automatikoak, zuzentzaileak, bilatzaileak… Gure eguneroko bizitzan hizkuntzalaritza konputazionalean oinarritutako hainbat tresna erabiltzen ditugu. Haietaz gehiago jakiteko gai honetan aditua den ikertzaile batekin izan gara: Kepa Sarasola UPV/EHUko IXA taldeko ikertzailea. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.

Arrokak mendeetan gertatu diren prozesu naturalen ondorioz sortu dira, horregatik, informazio iturri garrantzitsua dira denboran zehar mundua nola aldatu den ulertzeko. 3 multzotan banatzen dira nagusiki: igneoak, metamorfikoak eta sedimentarioak. Azken hauek dira gure inguruan ugarienak eta oso sakonera handiko itsasoetan sortuak izan zirela diote adituek. Arroken ezagutzak duen garrantziaz hitz egin digu Xabier Murelaga UPV/EHUko geologoak Zientzialariren atal berri […]

Gure gorputzeko zelulen barnean dauden kaltetutako atalak edota zelulara kanpotik sartutako mikroorganismo kaltegarriak deuseztu eta kanporatzeko prozesuari autofagia deritzo. Giza gorputzean era naturalean gertatzen den fenomeno honek zelulen osasuna bermatzea ahalbidetzen du. Horregaitik, autofagiaren garapen desegokiak hainbat gaixotasunen agerpena ekar dezakeela uste da. Autofagia zertan datzan eta nola burutzen den azaldu digu Aintzane Apraiz UPV/EHUko Medikuntzako irakasle eta ikertzaileak Zientzialariren azken atalean. Gainera, fenomeno honen inguruan azken aldian eman […]

Margolari edo eskultore batek artelan bat egin behar duenean erabiliko dituen materialen ezaugarriak ezagutu behar ditu. Tenpera bat zer den, olio pinturaren konposaketa edota pigmentuen degradazio prozesua jakitea lagungarria da materialen artean sortuko diren elkarrekintzak aurreikusteko. Honetarako kimika ezagutzak izatea oso lagungarria da. Kimikan oinarritutako teknika analitikoen bidez, gainera, aspaldiko artelanen konposizioari buruzko edo artistak jarraitu duen estiloaren inguruko informazioa […]

Nola sortu ziren eguzki-sistemako planeta ezberdinen atmosferak? Zergatik dira hain ezberdinak beraien artean? Zer dira planeta gaseosoak eta harrizko planetak? Zeintzuk dira Artizarra, Marte, Urano, Jupiter, Saturno edo Neptunoko atmosferen ezaugarriak? Galdera guzti hauek argitu dizkigu Jon Legarreta UPV/EHUko Zientzia Planetarioen taldeko ikertzaileak Zientzialariren atal berri honetan. Bere esanetan, momentuz ez da ezagutzen Lurretik kanpo bizia erraztu dezakeen atmosferarik. ‘Zientzialari‘ […]