Galileo: Izarren mezularia

Argitalpenak

Galileo Galilei italiar matematikari, fisikari eta astronomoa izan zen. Pisan jaio zen 1564ean, eta gaztetatik interesa azaldu zuen zientziaren eta artearen esparru askotan.

Galileok Aristotelesek ezarritako hainbat ideia eta uste baliogabetu zituen fisikaren eta astronomiaren ingurukoak, besteak beste, zerua aldagaitza zenaren ustea.

Teleskopio bat eraiki zuen eta Ilargiaren behaketak egin zituen, bai eta Eguzki-sistemako planeta batzuenak ere. Hala ondorioztatu zuen Ilargiak mendiak zituela eta Jupiterren bueltan beste hainbat ilargik orbitatzen zutela. Saturnoren eraztunak ere ikusi zituen bere teleskopioarekin.

Galileo
1. irudia: “Galileo: Izarren mezularia” komikiaren azala. (Ilustrazioa: Jordi Bayarri / Ikaselkar)

Hain zuzen ere, tresna berritzaile horrekin egindako lehen azterketen emaitzak eta ondorioak Sidereus Nuncius liburuan idatzi zituen, latin modernoz “Izarren mezularia”. 1633an elizak epaitu egin zuen heresia eta eskritura santuari aurka egitea leporatuta, eta etxean itxita bizitzera kondenatu zuten eta lan gehiago argitaratzea debekatu zioten. Hala ere, mugimenduari buruzko esperimentuekin jarraitu zuen.

Galileo
2. irudia: “Galileo: Izarren mezularia” komikian Galileo Galilei matematikari, fisikari eta astronomoaren bizitzaren berri izango dugu. (Ilustrazioa: Jordi Bayarri / Ikaselkar)

“Zientzialariak” komiki-sortaren ale honetan ikusiko dugu, zelan Galileok gogor lan egin zuen garaiko uste okerrak gizartean zabaltzen eta zientzia aurreiritzietatik aske izan behar dela aldarrikatzen.

“Galileo: Izarren mezularia” Ikaselkar argitaletxeak argitaratzen duen “Zientzialariak” komiki-sortaren parte da. Komikiek haur eta gazteen artean irakurzaletasuna sustatzea eta euskaraz irakurtzeko ohitura zabaltzea dute helburu. Horrez gain, irudi-sorta atsegin eta hizkuntza hurbilaren bidez, haur eta gazteei zientzia gerturatzea ere lotu nahi du egitasmoak. Komikien bidez zientzialari eta pentsalari ezagunen biografiak eta lorpenak plazaratzen dira: Marie Curie, Newton, Darwin, Hipatia edo Aristoteles.

Argitalpenaren fitxa:

  • Izenburua: Galileo: Izarren mezularia
  • Egilea: Jordi Bayarri
  • Itzultzailea: Maialen Berasategi
  • Argitaletxea: Ikaselkar
  • Urtea: 2015
  • Orrialdeak: 48 orrialde
  • ISBNa: 978-84-16438-60-0

1 iruzkina

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.