Zientzia Kaiera argitalpen berria, irailetik aurrera

Dibulgazioa

chromosome

Irailean hasiko da Zientzia Kaiera izena duen hedabide berri honen ibilbidea.

Inglesez (Mapping Ignorance) eta gaztelaniaz (Cuaderno de Cultura Científica) idatzitako blogak argitaratzen ditu dagoeneko Euskal Herriko Unibertsitateko Kultura Zientifikoko Katedrak. Hortaz, jada heldu da zientzia gaiak euskaraz jorratuko dituen blog bat argitaratzeko unea.

Hiru blogen edukiak desberdinak izango dira, heldu nahi ditugun irakurleen soslaiak ere desberdinak baitira. Hasieran, bi eratako edukiak argitaratuko ditugu koaderno honetan. Batetik, gaurkotasunezko zientzia-aurkikuntzen eta teknologia-garapenen berri emango dugu; kaierrak, mundu zabalean zein Euskal Herrian egindakoak hatuko ditu barne. Eta bestetik, zientzialari euskaldunen artikuluak ere argitaratuko ditugu; azken hauek dibulgazio-lanak izango dira eta egileak berak erabakiko du zertaz idatzi. Astero bi edo hiru artikulu argitaratzea da gure hasierako asmoa, baina ez dugu maiztasun finko bat mantentzeko ahalegin berezirik egingo, borondatezkoak izango baitira ekarpenok.

Esan bezala, irailean hasiko gara eta espero dugu argitalpen berri hau zure interesekoa dela.

1 iruzkina

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude