Bai lagunok! #KulturaZientifikoa I. Jaialdia abian da! Txiskeroa eskutan, suziria piztu eta sareko zeru birtualean eztanda egin du. Baina gurea ez da ohiko txupinazoa. Txanpain-botilak eta horrelakoak ez ditugu zabalduko. Dakizuenez, gure Jaialdian Kultura Zientifikotzat har daitezkeen ezagutza esparruen inguruko ekarpenak bilduko dira. Jakintza arlo desberdinen inguruko post, mezu edo artikuluak idatzi, editatu, sareratu eta bilduko dira, eta horrekin, ederki dastatuko dugu Jaialdia. Bakoitzak bere moduan: idatziz, irakurriz, gizarte-sareetan partekatuz, ala norberari bururatzen zaion moduan. Hortaz, Jaialdi hau zabala da, interesa duen ororentzat irekita dago. Jaialdian parte hartzeko Oinarriak hemen ikus ditzakezue, eta ekimena bultzatzen duten 100 erakunde/talde/kideak hemen.
Txupinazoan txanpaina eta horrelakoak ez izan arren, Jaialdian zehar zerbait dastatzeko aukera izanen dugu. Zer? Txokolate birtuala. Blogen bidez (hau barne) partekatzen diren ekarpen bakoitzari beheko txokolatezko Taula Periodikoaren pastilla bat suertatuko zaio. Horrela, ekarpenak argitaratu ahala, txokolatezko taula periodikoko ontzak banatuko zaizkie partaideei. Hori bai, ez edozein modutan: Lehenenegoak hidrogenoa, H, “janen“ du, elementu honen Zenbaki Atomikoa (nukleoan duen protoi kopurua) 1 delako. Bigarrenak helioa, He, Zenbaki Atomikoa bi delako, eta hurrengoek egokitzen zaiena, Zenbaki Atomikoaren arabera. Horrela, 2-3 astero blog honetan eginen ditugun laburpenen antolaketan, lagun izanen dugu Txokolatezko Taula Periodikoa!
Goiko Taula Periodikoari dagoeneko H falta zaio. Achucarro Basque Center for Neurosciencek Jaialdian ongi pasatzeko gogoak ezin eutsiz, Neurozientzian blogean argitaratutako “Ispilu neuronak eta enpatia” ekarpenarekin Taula Periodikoari kosk egin eta H jan du. Hortaz, artikulu hori Jaialdiaren lehenengotzat joko dugu!
Bukatzeko, blog honi zuen ekarpenak helarazteko bideak gogoratu nahi ditugu:
- Posta elektronikoa: kzjaia@gmail.com
- Twitter: @zientzia_k erabiltzaileari bidali zure sarreraren esteka #KZJaia traola erabilita
- Facebook: KulturaZientifikoa Jaialdia talde publikoan argitaratuz
Besterik gabe, mundu guztia gonbidatu nahi dugu jaialdian parte hartzeko eta egiten diren ekarpenak gizarte-sareetan zabaltzeko. Gai izanen gara Txokolatezko Taula Periodiko osoa jateko? Jaialdirako beroketa lanekin jarraitzeko, Aitor Santistebanek bere blogean idatzitako artikulu honekin uzten zaituztegu: “Izarrak gara denok” Taula Periodikoko elementuen jatorria azaltzen digu (txokolatezkoak ez, unibertsoa osatzen dutenak, gu barne).
7 iruzkinak
[…] 1. Jaialdiaren Txupinazoak eztanda egin zuenetik egun batzuk igaro dira dagoeneko. Jaialdiaren oinarriak, helburuak eta parte hartzeko moduak ere […]
[…] Urtarrilaren 7an abiatu zen #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia, laburtuta #KZJaia moduan ezagutzen duguna. Jaialdia abiatu zenetik, egunetik egunera partaideen […]
[…] 7an abiatu zen #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia, laburtuta #KZJaia moduan ezagutzen duguna. Jaialdia abiatu zenetik, egunetik egunera partaideen […]
[…] 7an abiatu zen #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia (#KZJaia). Egun horretatik urtarrilaren 19ra bitartean egindako 16 ekarpenak lehenengo laburpenean […]
[…] 7an abiatu zen #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia (#KZJaia). Dakizuenez, bi astero, ekarpenen bildumak egiten aritu gara. Otsailaren 16a bitartean, […]
[…] 7an abiatu zen #KulturaZientifikoa 1. Jaialdia (#KZJaia). Bi astero, ekarpenen bildumak egiten aritu gara. Orain arteko bildumen zerrenda behean […]
[…] hau da #KZJaian biltzen dugun azken laburpena. Urtarrilaren 7an abiatu genuen Kultura Zientifikoaren Jaialdi birtual honetan, denera 119 ekarpen bildu ditugu, Txokolatezko Taula […]