Ezjakintasunaren kartografia #8

saturnoko hexagonoa ezjakintasunaren kartografia 8

Mapping Ignorance-n asteon argitaratu diren artikuluak:

Egunen baten, kotxeak bakarrik gidatzen badira uneoro non dauden jakin beharko dute eta hau, erronka teknologiko handia da. Baliteke baieztapen honek harritu izana eta seguruenik GPSan pentsatzen egongo zara. Baina GPSak bi metroko akatsa izan lezakeenean, kale bat lokalizatzeko ondo egon daitekeena, baina errore horrek bizia eta heriotzaren arteko diferentzia suposatu diezaioke errepidetik doan auto bati. Orduan, zer? Hori da José Luis Blancok azaltzen duena One way Google’s cars localize themselves-en.

Eguzki-sisteman ez dago ezer Saturnoren hexagonoa bezalakorik. Santiago Pérez-Hoyosek, honen misterioak argitzen diharduen nazioarteko lantalde aitzindari bateko kide denak, hexagonoaren errotazioari buruzko eta planetari buruzko azken berriak kontatzen dizkigu The mysterious case of the Hexagon an Saturn’s period -en. Gainera, Santi oso apala da eta ez du nahi esan dezagun baina berdin du, esango dugu: ikerlan hau Geophysical Research Letters-eko azken aleko azalean agertu da.

Emakumea bazara eta ez badakizu zer den kristalezko sabaia, irakurri behar duzu artikulua. Gizonezkoa bazara eta ez badakizu zer den kristalezko sabaia, irakurri behar duzu artikulua. Orokorrean, gizakia bazara eta ez badakizu zer den kristalezko sabaia, irakurri behar duzu. Diskriminazio modu hain gardena da, askorentzat ia ikusezina dela. Horregatik Eva Ferreiraren artikulua kristal zeharrargi batekin ilustratua dago: What are we talking about when we talk about glass ceilings?

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>