Hilabeteko artxiboa:

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Duela 155 urte, 1859ko azaroaren 24an Charles Darwinek “Espezieen jatorriaz” liburua argitaratu zuen eta Koldo Garcia biologoak gogorarazi digu Edonola blogean. Koldok kontatzen digu liburu horrek iraultza bat hasi zuela, hautsak harrotu zituela eta gizarteko alor askotan eragina izan zuela: Mundua irauli zuen liburua. Izan ere, Darwinen eboluzioaren teoria […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dituzte. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Zein distantziara daude hurbilen ditugun izarrak? Zehaztasunez erantzunda dagoen galdera badirudi ere, ustea, kasu honetan, badirudi ustela izan daitekeela. Santiago Pérez-Hoyosek azaltzen digu Climbing the cosmic distance ladder artikuluan.
Termodinamikaren arabera ezinezkoa da zero absolututik beherako tenperaturetara iritsi. Zerbaitengatik da zeroa absolutua eta. […]

Uxune Martinez Naiara Rodriguez Ezpeleta Durangon jaio zen 1978. urtean. Gaztetik argi zuen biologia, albaitaritza edota zientziako arlo horietako zerbait ikasiko zuela. Animaliak gustuko ditu eta etxean txakur eder bi ditu. Baina jakin-mina gauza txiki-txikiek pizten diote, mikroorganismoek. Ikasten hasi zenean bere burua laborategian ikusten zuen lanean.
UPV/EHUn biologia ikasi zuen. Behin amaituta, Montrealeko Unibertsitatean bost urte eman zituen ikertzen […]

Javier San Martín Askok hartu nahi lukete gezurrezko itxura bat, askok ikusezin bihurtu nahi luketen bezala. Hala nahi dute, debekatua beren esku geldituko delakoan: instalazio militarrak edo zientifikoak, ezkutuan gordeak dauden fitxategi batzuk, edozein ospetsuren etxea edo logela bateko tiradoreak bere barnean duen sekretua.
Espioi-filmen ohiko argumentua: batzuek hesiak eta babesak beren intimitatea gordetzeko, eta besteek eragozpen horiek gainditu eta […]

Amaia Portugal AEBtako Northwestern Unibertsitatean egindako ikerketa baten arabera, bi hizkuntzaren jabe izateak baliabide hobeak ematen dizkio garunari informazioa prozesatzeko. Guztira 35 boluntariok hartu dute parte lan honetan, eta haien burmuineko fluxuen mugimenduei erreparatu zaie emaitzak lortzeko.
Hizkuntza bat baino gehiagoren jabe izatea aberasgarria da berez, jakintza eta kultura aberasgarriak diren heinean. Baina ikertzaileak aspaldi hasi ziren eleaniztasunaren beste onura […]

Koldo Garcia Genetikaren ibilbidearen aurreko atalean, ahaztuta utzi genuen Mendelen lana zientziaren kaxoi batean, eta esan genuen “Genetika” hitza ez zela 1905era arte erabiltzen hasi. Zer gertatu ote zen urte horietan?
Darwinen eboluzioaren teoria zela eta, herentzia-mekanismoari buruzko eztabaida piztu zen. Mendelen lana ahaztuta gelditu zenez, bere lana berriz aurkitu arte, herentziari buruzko eztabaidan, eginak ziren hainbat proposamen, […]

Motorrezko ibilgailuen erabilera masiboak arazo ugari eragiten ditu: poluzioa, zarata, istripuak, espazioaren okupazioa… . Eta, horiei aurre egiteko gutxienik bi bide erabili behar dira ikerlan berri baten arabera: hobetu egin behar da garraio publikoaren eskaintza eta kudeatu egin behar da mugikortasun-eskaria. Hala dio ‘Hiri-garapenaren ezaugarrien eta mugikortasun-ereduaren arteko lotura: Bizkaiko kasua’ lanaren egileetako bat den Lorea Mendiola ikertzaileak.

UPV/EHUko Lorea […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Desagertzeko zorian dauden espezieen zerrenda gorria osatzen du UICNk, Natura Babesteko Nazioarteko Batasunak. 2004an 15.000 espeziek osatzen zuten zerrenda eta 2014an 22.400k baino gehiagok. Desagertzearen arrazoiak asko dira. Besteak beste, arrantza edota habitataren suntsipena. Berrian azaltzen digute erakunde honen arduradunek adierazi dutela espezie anitzentzat berandu dela jada, 1964. urtean […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dituzte. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Elektrizitateak monopolio bat izateari uzten badio, nola zehaztuko dira prezioak? Enkanteen bidez beharbada. Baina nola? Plikekin edo zuzenekin? José Luis Ferreirak jorratzen du gaia haren artikuluan: Experimental economics in the electricity sector deregulation.
Energia ekoizten denean zati handi bat galdu egiten da, […]

Zientzialari 17 – Amaia Zurutuza from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Azkenaldian askotxo hitz egin da grafenoaz. Material miresgarria dela esaten dute malgua, sendoa, gardena eta eroale bikaina delako, besteak beste. Amaia Zurutuza Graphenea enpresako zuzendari zientifikoarekin izan gara eta material honi buruzko kontu interesgarri azaldu dizkigu: bere aurkikuntzaren istorio bitxia, bere ekoizpen prozesua…
‘Zientzialari‘ izeneko atal […]