Hilabeteko artxiboa:

Antonio Cantó
Ziur aski irakurriko zenidan dagoeneko biziari buruz lortzen ari garen datu berriei esker gero eta goizago kokatzen ari garela biziaren beraren sorrera. Pozgarria da azkenean arrazoi izatea. Izan ere, aurkitzen ari garena, oso lagungarria izan daiteke unibertsoan bizia aurkitzeko ahaleginetan. Azken-azken unekoa ekarri digu Virginia Techen (AEB) eta Zientzia Akademia Txinarrean [1] egindako ikerketa geobiologiko batek. Kanbriarreko bizi-eztanda […]

Amaia Portugal Bi hamarkadatan Lurraren atmosfera zeharkatu duten 556 asteroide irudikatu dituzte NASAko ikertzaileek atlas moduko batean, tamaina eta kokapenaren arabera. Iaz Errusiako Txeliabinsk hirian eroritako hogei metroko meteoritoa da guztietan handiena.
NASAren arabera, ehun tona hauts eta hondar itxurako partikula jausten zaizkio Lurrari gainera egunero. Inguruan dabilzkigun asteroideek utzitako arrastoa da. Berez, urtean behin edo, auto baten tamainako astro […]

Gorka Azkune

Bagatoz berriro ikasketa automatikoaren gaiarekin. Konkretuki, ikasketa gainbegiratuaren bigarren zatiari eutsiko diogu gaurkoan. Gure burmuinak pixka bat martxan jartzeko, gogora dezagun azken sarreran ikasketa gainbegiratua nola gauzatu ikasi genuela aldagai jarraituak ditugunean. Adibide bezala, etxebizitzen prezioak jarri genituen. Ikas al dezake gure ordenagailuak etxebizitzen prezioak aurresaten datu batzuek emanda? Baietz ikusi genuen.
Hala ere, gure egunerokoan badaude […]

Martin Olazar ingeniari kimikoa UPV/EHUko Prozesu Katalitikoak eta Hondakinen Balioztatzea ikerketa-taldeko kidea da. Azkenaldian petrolioaren ordezko erregaiak eta lehengaiak egiteko findegi jasangarriak nola garatu ari da ikertzen bere taldearekin. Findegi hauek biomasa eta plastikoak edo pneumatikoak bezalako hondakinak erabiliko lituzkete.
Hondakinak petrolioaren ordezkoen iturri bihurtzeko, biomasarekin edo pneumatikoekin lehengaiak eta erregaiak egiteko funtsezko prozesuak garatzen ari dira UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoa […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Philae da bere izena, bai. Ezaguna egiten zaizuela? Normala, asteko protagonista nagusia izan baita. ESAk (Europako Espazio Agentzia) 2004an bidali zuen espaziora Rosetta zunda. Ibilbide korapilatsua egin ondoren 67P/Churyumov-Gerasimenko kometara ailegatu eta barnean daraman Philae modulua askatu du asteon kometaren gainean kokatu dadin. Rosettaren azken misioa izango dena, 2015era […]

Asteon Mapping Ignorance blogean osasunaz, bizitzaz eta heriotzaz (edo heriotzaren ezaz) jardun dute.

Denok entzun dugu zer nolako onurak dituen dieta mediterraneoak gure osasunean. Hala ere, orain hasi gara ezagutzen benetan zer duen dieta horrek hain onuragarria izateko. Onura dakarren elementuetariko bat da oliba olioa (hobe olio birjina). Laura Cascalesek kontatzen digu: Olive oil, the gold in the […]

Uxune Martinez “Literatura eta artea ditut gogoko eta ez dakit nola pasatu dudan bizitza oso bat zientzian murgilduta, hain zoriontsu.” María Josefa Molera Mayo Neguan jaio zen, neguak latzak diren herri txiki batean, Izaban. 1921eko urtarrilaren 23an etorri zen mundura kimikari aitzindari bat Erronkariko bailaran, Maria Josefa Molera Mayo. Irudimenez jositako emakumea izan zen. Hiru seme-alaben ama. Kimikako bi Nobel […]

Amaia Portugal Lagocephalus lagocephalus espezieko lau arrain harrapatu dituzte azken egunetan Bizkaiko Golkoan. Itsaso beroagoetan bizi ohi dira, baina noizean behin agertzen dira batzuk inguruotan. Oso toxikoak dira janez gero, baina arrantzaleek ondo ezagutzen dute eta egoera kontrolpean dago.
Globoarrainen familia (Tetraodontidae) 120 espeziek baino gehiagok osatzen dute. Izen hori hartzen dute, beren burua arriskuan ikusten dutenean ura […]

Javier San Martín Duela hainbat urte, marrazki bizidunen telebista-saio ikusgarria emititzen zen. Han, makina harrigarriak, elkarrekin lehian zebiltzan lasterketetan, eta pilotuak, makinak bezain bitxiak ziren. Saioa ikusten genuenok, Penélope Glamour, Macana anaiak, eta Hans Fritz ezagutu genituen. Eta nola ez, betiko geratuko zaizkigu oroimenean Pier Nodoyuna eta bere Patán txakurra, bai eta makina harrigarri haiek eta propultsatzeko erabiltzen zituzten era […]

Jon Mattin Matxain
Artikulu sorta honen aurreko atalean Kimika Kuantikoaren jaiotzaz eta bere lehenengo hamarkadetan egindako bilakaeraz aritu ginen. Mekanika kuantikoa molekuletan aplikatzerakoan sortu zen diziplina da Kimika Kuantikoa. Diziplina honen garapenari esker, molekulen egitura, propietateak eta erreaktibitatea azaltzeko gai izan ziren garaiko fisikari eta kimikariak. Zoritxarrez, sortaren bigarren atalean esan genuen bezala, teoriatik sortutako ekuazioak ezin ziren zehazki […]