Hilabeteko artxiboa:

Javier San Martín Lurra aldatzen ikusi dut. Adierazkorra eta ikaragarri samarra den esaldi honek 10 ataleko dokumental-telesaio bati eman dio izena. Saioa hainbat kanaletan emititu da, eta bertan, hainbat giza taldek adierazten digute bere ingurua nola eraldatu den beren bizitzan zehar. Nomada eta nekazari tribuak dira. Atal hauetan zehar, hainbatek baieztatzen dute adibidez Lurra lehortzen doala eta gero eta ur […]

Pablo Ortiz Ebola-agerraldiak berriz ekarri du birus-pandemien beldurra albisteetako izenburuetara, duela urte batzuk hegazti edo txerri-gripearekin gertatu zen bezala. Birusek eragindako infekzioak dira komunikabideen arreta gehiena erakartzen dutena, baina gizakion osasunerako arriskurik handiena bestelako mikroorganismoengandik dator, antibiotiko askorekiko erresistentzia garatu duten bakteriongandik hain zuzen ere.
Birus-agerraldien kasuan ez bezala, erresistentzia anitzeko bakterioen arriskua erloju-bonba motakoa da, poliki baina etengabe aurrera […]

Zer da adimen emozionala? “Emozioetatik datorkigun informazioa prozesatzeko trebetasuna; besteak beste, norberaren eta besteen emozioak egoki adierazi, ulertu eta erregulatzeko gaitasuna”, Salovey eta Mayerren definizioaren arabera (1997). Nahiko berria da adimen emozionalaren kontzeptua, 1990eko hamarkadan hasi baitzen erabiltzen eta, ikerketen arabera, lotura nabarmena dago haren eta zenbait onuraren artean. Baina nola sortzen da adimen emozionala? Galdera horri erantzuteko asmoz, haurtzaroan […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
12 urte beteko ditu udaberrian, Uzelai du izena eta zikoina da. Hegazti hau Euskal Herrian dugu, berriz etorri baita Urdaibai ingurura Foru herriko lurretan txitak haztera. Uzelai arra da, arrak ailegatzen dira lehenago padura ingurura. Uzelai hegazti berezia da, Busturialdean 2005-2008 bitartean Urdaibai Bird Centerrek burututako berreskurapen proiektuko […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.
Egun, material berrien garapenean pisu berezia dute, irizpide teknikoez gain, irizpide estetikoek eta sentsorialek. Hau ez da harritzekoa, kontuan hartzen badugu diseinuak zer nolako garrantzia duen gure munduan. Silvia Románek azaltzen digu haren artikuluan: Sensoaesthetic materials: food for thought.
Behar bada, estimulu mingarrietan […]

Zientzialari 21 – Aitor Bergara from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Supereroankortasuna material batzuek duten propietate harrigarria da. Magia kontua ematen duen fenomeno hau hobeto ulertzeko Aitor Bergararekin izan gara. Bera Fisika irakaslea da UPV/EHUn eta DIPC zentroko ikertzaile laguna. Supereroaletasuna zertan datzan eta material supereroaleen aplikazioei buruz galdetu diogu, besteak beste.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez […]

Mariajo Moreno Hogeita hamar urte bete eta laugarren hamarkadarantz hurbiltzen doazela, hainbat emakumeri, abian jartzen zaie erloju biologikoa, eta ama sena pizten zaie nonbait. Askok pentsa lezakete adin tarte horretako emakumeek baizik ez dutela erloju biologikoa, baina ez da hala. Denok gara horrelako erloju baten jabe gure bizitza osoan zehar. Izan ere, hipotalamoan badugu denbora neurtzen duen mekanismo bat.
Arroz […]

Amaia Portugal Fexaramina izeneko konposatua gai da gure barrenari ziria sartzeko eta bazkaltzekotan gaudela pentsarazteko, hala ez izanda ere. Ondorioz, digestioa egiteko prestatzen da eta kaloriak erretzen ditu, datozenei tokia uzteko. Argaltzeko botika gisa potentzialtasuna baduela uste dute AEBtako Salk Institutuko ikertzaileek.
Joan den astean iragarri bezala, Ariketa fisikoa, argaltzeko pilula ote? Izeneko hitzaldia eskainiko du Jon Irazusta fisiologoak, […]

Koldo Garcia Genetikaren historiari buruzko sorta honetan aurrekoan ozpin-euliaren kromosomak aztertzen utzi genituen genetikariak. Beranduago zer gehiago aurkitu zen herentzia eta aldakortasun biologikoa ikasten dituen zientziaren arlo honetan?
Ozpin-euliaren kromosomak aztertzeaz gain beste izaki bizidunen kromosomen egitura aztertu ziren, eta horrela zitogenetika deitzen den genetikaren atala garatu zuten. Horretarako kariotipoak aztertzen ziren, hau da, zelulan ikus daitezkeen kromosoma multzoak […]

Nork ez du etxean, elikagaiak bildu eta mantentzeko erabiltzen dugun ezinbesteko material hori, plastikozko film-biribilkia? Ahalik eta luzaroen irauteko eta mikrobioetatik babesteko, besteak beste, estali ohi dira jakiak plastikozko filmez. Hori dela eta, gure sukaldeetan ohikoa dugu plastiko hau baina ohikoa da ere beste hainbat lekuetan aurkitzea. Izan ere, itsasoak eta ibai-bazterrak plastikoz beterik daude, arrain askok plastiko-zatiak irensten dituzte, […]