Hilabeteko artxiboa:

Peru S. Gamarra
Uda garaia da eta sekulako beroa egiten du kanpoko aldean. Gure etxeko salan gaude, tripa beteta, siesta egin edo ez egin erabaki ezinik. Gorputzak lo geratzeko eskatzen digu, baina telebistan eskaintzen ari diren ikuskizunak harrapatu gaitu. Begiek huts egiten digute baina burmuinak esnatuta mantendu nahi du. Borroka latza, zalantza gabe. Izan ere, badakigu Olinpiar Jokoak ez direla […]

Koloreak dira haurren marrazkien ezaugarri nabarmenenetariko bat. Hori dela eta, José Domingo Villarroel biologo eta ikertzaileak ikertu du 4 eta 7 urte arteko haurrek nola erabiltzen dituzten koloreak, bai eta mundua irudikatzeko marrazten dituzten elementu piktorikoak eta eremua bera ere. Ikerketa gauzatzeko, 4.000 eta 6.000 biztanle arteko udalerrietan kokatuta dauden Bizkaiko hiru ikastetxe publikotako umeen marrazkiak aztertu ditu ikertzaileak. Guztira, […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?

Ordu bete aurreratu dugu gaur goizaldean erlojua urtero legez. Udaberriarekin batera ordu bete gutxiago duen gaua suertatzen zaigu urtero. Beraz, lo egiteko ordu gutxiago izan ditugu eta loa oso gauza garrantzitsua da osasunarentzako. Ainara Arratibel kazetariak Berrian dakarkigu lo galdua, osasun kaltetua dela. Juan Jose Pozak, Donostia ospitaleko […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Zer da kontzientzia? Ez da erantzun erraza duen galdera. Jakin badakigu kontzientzia entzefaloaren funtzionamenduan oinarritua dagoela, baina nola da posible prozesu fisiko hauek esperientzia subjektiboa sortaraztea? Galdera hori erantzun ezina dirudi, ala ez? Jesús Zamora Bonillaren artikuluan gehiago: What is consciousness? (2): Is the […]

Zientzialari 26 – Asier Fullaondo from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Transgenikoei buruz hamaika kontu esan dira. Baina ba al dakigu zer diren, non topa ditzakegun edo giza osasunerako zein ingurugiroarentzat arriskutsuak al diren? Elkarrizketa honetan, Asier Fullaondo UPV/EHUko Genetika irakasleak transgenikoei buruzko zalantzak argitu dizkigu.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez euskal ikertzaileen lana zabaldu nahi dugu […]

Asier Hilario Euskal Kostaldeko Geoparkea (Zumaia, Deba, Mutriku) 2010. urtetik Geoparkeen Europako eta Munduko sarean dago. Sare horrek UNESCOren babesa du eta mundu osoan banaturiko 100 lurraldek baino gehiagok osatzen dute. Sarea ondare geologikoaren, geokontserbazioaren eta geoturismoaren kudeaketa iraunkorrean oinarrituriko tokiko garapen-estrategia gauzatzeko tresnarik aitortuena bihurtu da.

Baliabide geologiko eta kultural interesgarrien dentsitatea eta aniztasuna du ezaugarri Euskal Kostaldeko Geoparkeak […]

Amaia Portugal Onddo espezie batzuei argi berde moduko bat pizten zaie gauean. Brasilgo eta AEBtako ikertzaile talde batek artikulu batean azaldu berri duenez, zomorroak erakartzen dituzte dir-dir horri esker, eta horiek, aldi berean, lagundu egiten diete haien esporak zabaltzen eta ingurunea kolonizatzen.
Dir-dir egiten duen animalia batengan pentsatzekotan, askori ipurtargia etorriko zaigu gogora, baina hori ez da izaki bizidun distiratsu […]

Javier Duoandikoetxea Minbiziaren loteria ankerra artikulua ekarri zigun Amaia Portugalek Zientzia Kaiera honetara urtarrilaren 7an. Bertan esaten zigun minbizien bi herenak zoriari lotuta daudela (“zorte txarra”) eta ez faktore genetikoei edo kanpoko eraginari. Cristian Tomasetti eta Bert Vogelstein ikertzaileek Science aldizkarian argitaratutako artikulu bat[1] zen informazioaren iturria.
Oso deigarria zen ikerketaren emaitza, Science aldizkari ospetsuan argitaratu zen eta […]

Arantxa Arzamendi Hilero zientzia eta teknologia alorreko argitalpen bat gomendatuko dizuegu. Dibulgaziozko liburuen aipamenak egingo ditugu, publiko mota guztietara zuzenduak, haurrak barne. Hona hemen harrapatu gaituen lehenak: Atrapados: cómo las máquinas se apoderan de nuestras vidas.

Nicholas Carr (1959), izen handiko idazle estatubatuarra da eta bereziki aipagarriak dira teknologia alorrean idazten dituen saiakera lanak. Besteak beste, Pulitzer sariaren […]

Udaberria hasi berri dugu eta gehienok eguzkiaren zain gaude, ala ez? Neguaren ostean argi-izpien berotasuna gogoz hartzen dugu. Beroa ez ezik, eguzkiaren argi-izpiek gure azalari ematen dioten kolore beltzarana ere estimuan dugu azal argiko gehienok. Baina tonu iluna desagertzen joango da uda ostean. Galdetu diozue noizbait zuen buruari zergatik duen batzuen azalak kolore argia eta besteenak iluna? Galdera honi erantzun […]