Hilabeteko artxiboa:

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?
Udaberria hasi berria dugu, nahiz eta eguraldiak ez digu gehiegi erakusten negua atzean gelditu dela. Udaberria eguzki-eklipse batekin ailegatu zitzaigun martxoaren 20an. Baina Euskal Herrian zerua estaltzen zuten lainoek ez digute fenomeno hau ikusten utzi. Eklipsea jarraitzeko Bilboko Alondegian, Donostiako Eureka Museoan edota Iruñeko Pamplonetarioan saioak antolatu zituzten. Pamplonetarioa […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.
Errua zeure aitarena da. Baietz ba, izan ere, deprimitua baldin bazaude munduak ez du errurik, ezta zaborra edo zerbait erabilezina bezala ikusten baduzu zeure burua ere. Beno, behintzat, hori edo antzerako zerbait da Raúl Delgado-Moralesek esaten diguna It’s all your parents’ fault (II): how […]

Uxune Martinez Savoiako Amadeo erregeak baimena eman zion 1872. urtean Maria Elena Maserari medikuntza ikasteko Bartzelonako Unibertsitatean. Bera izan zen, estatuko unibertsitate baten matrikulatu zen lehen emakumea. Matrikulatu bai, baina ezin izan zuen klaseetara joan lehen urteotan, ikasketak modu pribatuan gauzatzeko baimena eman baitzion bakarrik erregeak. Horrela hasten da medikuntzaren historian lehen emakume medikuen bidea.
XIX. mendearen amaieran eta […]

Juan Ignacio Pérez Iglesias Nekez egon daiteke inor ezagutzen ez denaren alde; hortaz, gizarte batean garapen zientifiko eta teknologiko indartsua izateko, lagungarria da jendeak diziplina horien gutxieneko ezagutza izatea, zientziarekiko gizarte-atxikimendua gakoa izan baitaiteke zientziari dagozkion erabaki politikoak hartzerako orduan. Hori horrela, zientzia-eragileek gero eta interes handiagoa erakusten dute zientziaren ezagutza handitzeko eta zientzia gizarteratzeko. Testuinguru horretan kokatu behar da […]

Amaia Portugal Gaur egungo Libian dagoen Messak Settafet eremua da giza jarduerak paisaian utzitako arrastoen adibiderik goiztiarrena. Cambridge Unibertsitateko ikertzaile batzuek bildutako laginen arabera, hominidoek egindako 75 tresna daude bertan, batez beste, metro karratuko.
Terminoa ofiziala ez bada ere, geologo askok antropozeno deitzen diote gaur egun bizi dugun aroari. Giza jarduerak Lurraren ekosisteman inpaktu nabaria izaten hasi zirenetik orain […]

Naiara Barrado eta Itziar Garate Astronomia hitza grezieratik dator, astro (izar) + nomos (lege), eta unibertsoaren ikerketa esan nahi du, zehazki, fenomeno eta zeruko objektuen eboluzio, posizio, dimentsio, distribuzio, mugimendu eta energiaren azterketa. Hortaz, astrofisika (izar + fisika) astronomiaren zati bat da, unibertsoaren fisika ikertzen duena, hau da, galaxia, izar eta planeten argitasuna, dentsitatea, tenperatura eta abar ikertzen dituen […]

Hitz egiteko ezintasunak dituzten pertsonek hainbat tresna dituzte testua audio bihurtzeko, baina zerbitzu horiek erabiltzen dituzten ahotsak generikoak izaten dira eta sarri ez datoz bat erabiltzen dituen pertsonaren nortasunarekin edo adinarekin. Horregatik, UPV/EHUko Bilboko Ingeniaritzako Goi Eskola Teknikoko Aholab ikerketa-taldeak “TTS Aholab” proiektua garatu du, testua ahots pertsonalizatu eta intuitibo bihurtzeko aplikazioa.
“TTS Aholab” android sistema duten gailuetarako […]

Asteon Interneten jorratu diren zientzia-gaien laburpena. Begirada bat emango diogu?

Udaberriarekin batera, martxoaren 20an eguzki-eklipsea izango dugu. Eklipsea ez da totala izango baina une garaienean, ilargiak eguzkia estaliko du %70ean. Ez dugu gaua egunez sumatuko baina Pamplonetarioko Miren Karmele Gomezek eta Javier Armentiak azaldu digute, nabarituko dugula argitasunaren jaitsiera: Eklipsea!
Egunak zenbatuz gero, ikusiko dugu gero eta egun gutxiago gelditzen […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Nola da posible ezagutzen den azidorik gogorrena ez izatea korrosiboa? Molekulen arteko interakzioen inguruan, mundu mailan dagoen aditurik handienetakoak azaltzen digu nola den posible hau. Slawomir Grabowski eta The strongest acid yet gentlest – how could it be?
Definizioz, kontzientzia da arazoa. Berau, erlijioa, […]

Zientzialari 25 – Itziar Alkorta Calvo from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Sarritan esaten da bakterioek antibiotikoen aurrean duten erresistentzia geroz eta handiagoa dela, baina zer dela eta gertatzen da hori? Zeintzuk dira gertaera horren ondorioak, eta zein da zientziak mehatxu horren aurrean topatu duen erantzun berria?
Itziar Alkorta Calvo Biokimika eta Biologia Molekularreko irakaslea da UPV/EHUn. Galdera horiei […]