Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.
Zer da kontzientzia? Ez da erantzun erraza duen galdera. Jakin badakigu kontzientzia entzefaloaren funtzionamenduan oinarritua dagoela, baina nola da posible prozesu fisiko hauek esperientzia subjektiboa sortaraztea? Galdera hori erantzun ezina dirudi, ala ez? Jesús Zamora Bonillaren artikuluan gehiago: What is consciousness? (2): Is the hard problem really hard?
Kameleoien biologia ulertzeko, edo biologia horren zati bat sikiera, egoera solidoaren fisikaz zertxobait jakin behar dugu. Jaime de Juanen artikuluan xehetasunak: The secrets behind chameleon’s skin coloration change.
Guztiok dakigu klorofila berdea dela, landareen orrialdeei kolore berdea ematen baitie. Ados, baina orain serio, zein da klorofilaren benetako kolorea? DIPCetik (Donostia International Physics Center) erantzuten digute The true colour of chlorophylls artikuluan.
Elikagaien enpresa batzuk eskuak igurzten egongo dira Sergio Laínezek idatzi duen azkena irakurriz gero: jogurta analgesiko indartsua dela? The discovery of a new potent analgesic: yogurt
Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.