Beltxarga beltzak 2015ean

Javier San Martín

Ekonomia-aldizkariak ez dira oso irakurriak, agian futurologia hutsa baizik ez dutelako egiten sarritan, eta beraiek plazaratutako berriak oso badaezpadakoak direla “berri” modura behintzat. Izan ere, “gertaera” horiek, ez dira askotan ez iraganeko ez orainaldiko gertaerak, eta maiz, ekonomia esparrutik kanpora joanda gizarte arloetara iristen dira. Horrela, azkenean hedabide jeneralistetan plazaratzen dira.
Baliteke blog honen irakurleek ekonomia-aldizkariak edo jeneralistak irakurtzea, eta horrela bada, irakurleek hartuko zuketen Saxo Bank delakoaren iragarpenak. Izatez, Bank horren aztiak (hots analistak) izan dira “gertagaitz litezkeenak” bota dituztenak, eta horrela aurreikusi dute aldaketa global oso garrantzitsuak gerta litezkeela. Errealitate izatera nekez hel litezkeen ustezko gertaera hauek, Beltxarga Beltza izena hartu ohi dute eta inork ez daki noiz gerta litezkeen.

Aurresan ezinak eta ustekabekoak dira, baina gainera, gertatu ostean “argudio logikoetara” jotzeko itxurak egiten dituzte, eta horrela sinesgarri gertatzen da gertaera hori ezinbestez gertatu behar zelako baieztapena. Tankera honetako sasiberrien artean daude besteak beste Erresuma Batuko higiezinen merkatuak aurten hondoa joko duelakoa, edota Erresuma Batuak berak Europar Batasunetik kanpora egingo duelakoa. Era berean, esan izan dute petrolioaren salneurrien beherakadagatik Errusiak ezin duela bere kanpo zorra ordaindu, edo Japoniako inflazioa %5era iritsi dela. Halaber, Txinak %20 debaluatu du bere txanpona, eta kakaoaren salneurria tonako 5.000 dolarrera iritsi ei da munduko merkatuan. Zibererasoek azkenik, txiki-txiki eginda utzi omen dute mundu mailako merkatua.

Gertaera hauetako bat benetan gauzatzekotan, ekonomia tinka larri larrian egotera helduko litzateke zinez.

1. irudia: Grimsvötn sumendiaren erupzioa. (Argazkia: RTVE)

1. irudia: Grimsvötn sumendiaren erupzioa. (Argazkia: RTVE)

Banku honetako Dibisen Estrategiak ataleko zuzendari den John J. Hardyk dio era berean ez dela oso litekeena sumendi batek uzta guztiak hondatzea. Hala ere, horrelako kasu batean badakite berehalako inpaktu zuzena aurretik nahiko zehatz kalkulatzen.

Banku honen kideen arabera, sariaren salneurria bikoiztu egingo litzateke, baldin eta Bardarbunga erupzioan hasiko balitz. Izan ere, hala gertatu zitzaion 2010.ean Eyjafjallajokull glaziarreko sumendiari. Ustezko egoera horretan, baliteke aurretik inoiz gertatu ez diren sufre-igorpenak gertatzea, eta hala gertatuko balitz, Europako zeru guztia estalita geldituko litzateke. Analistek uste dute ondorioz meteorologia ereduak eraldatu egingo liratekeela, eta gari-ekoizpenak behera egingo luke izugarri. Horregatik bikoiztuko litzateke gariaren salneurria.

Hala ere, ekonomiaz ari garen guztietan bezala bada tartean azpimarratu beharreko ñabardura garrantzitsu bat: salneurrian gertatuko litzatekeen igoera neurri batean bakarrik izango litzateke uzten jaitsierak sortua. Izan ere, beldurra eragile handia izango litzateke, zeren eta gari-hornidura behar bezala bermatua ez duten herrialdeek garia pilatzera joko bailukete berehala, eta horrela eskaria artifizialki igoa gertatuko litzateke.

Hau guztia dela eta, Baldarbunga sumendia jardueran eta zuzenean islatzen duten irudiak ikaragarriak dira.

Zehatzagoa da ordea nazioarteko ikertzaile talde batek berriki Nature Climate Change aldizkarian argitaratu duten artikuluan egin duten aurreikuspena: gari-ekoizpena, %6 jaitsiko da, Lurreko tenperatura-igoeraren gradu bakoitzeko. Era berean, aurreikuspenak ez dira lasaigarriak Munduko Meteorologia Erakundeak egindako iragarpenari erreparatzen badiogu. Post honen bukaeran bildu dugu iragarpen hori, Zientzia Kulturako Kaiera honetan.

Nazio Batuetako Elikadurarako eta Nekazaritzarako Erakundeak dio joan den urteko abenduaren 11n, 2.532 tonara iritsi zela munduan urte horretan egin den labore-ekoizpena. Kantitate horretatik, gariarena 2010.etik egon den gune gorenera iritsi zen iaz: 720 tonakoa. Hala ere, erakunde honek aditzera eman du ziurtasun faltako arriskupean daudela 38 herrialde. Horietatik 29, Afrikan daude. Besteak beste, meteorologia da eragile nagusietako bat.

2. irudia: Elikadura-ziurtasun falta Sahel zonaldean. (Argazkia: Nazio Batuetako Elikadurarako eta Nekazaritzarako Erakundea)

2. irudia: Elikadura-ziurtasun falta Sahel zonaldean. (Argazkia: Nazio Batuetako Elikadurarako eta Nekazaritzarako Erakundea)

Senegal dugu zuzenean aipatu diren herrialdeen artean. Han, munduaren balio ertainetik %38 behera gelditu da ekoizpena. Antzerako egoeran baina apur batez hobeto daude Sahel zonaldeko eskualdeak.

Aurreikuspenak egiten dituzten zientzialari hauek, nazioarteko erakundeei leporatzen diete ekoizpen-aurreikuspenerako eredu oso txarrak erabiltzea. Haien hitzetan, oraingo ereduak ematen dituzten zehaztapenak ez dira fidagarriak tenperatura-igoerak labore-ekoizpenari nola eragingo dion aurreikusteko unean.

Berez oso beharrezkoa da eredu horiek hobetzea, oraindik ez baita kontuan hartzen mundu mailan gertatzen ari den beroketa. Zientzialari horiek egin duten simulazioan bada, 15-32 tarteko tenperatura-igoerak aztertu dituzte gari-ekoizpenerako 30 eredutan, eta esan bezala, ondorioztatu dute %6 jaitsiko dela ekoizpena.

Beraien ustetan beraz, agerian da tenperatura-igoera hasia dela dagoeneko hainbat herrialdetako gari-ekoizpenari eragiten. Horregatik, nazioarteko erakundeei esan diete oso premiazkoa dela uzta-ekoizpenerako aurreikuspen-ereduak hobetzea. Ereduak doitua bakarrik lortuko da erreserben jaitsierari behar bezala aurre egitea.

Erreferentzia bibliografikoa:
Asseng, S. et al. “Rising temperatures reduce global wheat production”. – Nature Climate Change (2014) doi:10.1038/nclimate2470

——————————————————-

Egileaz: Javier San Martín (@SanMartinFJ) kazetaria da, eta artikulu hau “Activa Tu Neurona” blogaren (@ACTIVATUNEURONA) kolaborazioa da Zientzia Kaierarekin.

——————————————————-

Juan Carlos Odriozolak euskaratu du artikulua.

——————————————————-

Iruzkin 1

Eman iritzia

Asteon zientzia begi-bistan #54 | Dibulgazioa | Zientzia Kaiera

[…] Ilargian dagoen helio kopurua Lurrera ekartzea, momentuz, oso zaila dela dirudi. Agian honako ustezko gertaera bat beltxarga beltza dela izango da? Bai, errealitate izatera nekez hel litezkeen ustezko gertaerei beltxarga beltza izena eman baitzaie. Honako hauek inork ez daki noiz gerta litezkeen baina, hala ere, iragarri egiten dira. Javier San Martin kazetariak, 2015erako iragarrita dagoen beltxarga beltzei buruz hitz egiten digu Zientzia Kaieran. Horien artean bat aipatzen digu: Lurreko tenperatura-igoeraren gradu bakoitzeko, gari-ekoizpena, %6 jaitsiko dela iragarri dute. Jakin ez dakigu gertatuko den baina aurreikuspenak eginak daude: Beltxarga beltzak 2015ean. […]

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>