Edulkoratzaileak loditzeko osagaiak ote?

Asier Fullaondo

Obesitatea da lehen munduko gizartearen osasun arazo larrienetako bat. Arazo horri aurre egiteko, aspaldian industria kimikoak aukera bat aurkitu zuen: kaloriak gabeko gozagarriak (KGG). Kontzeptualki ideia bikaina da, molekula kimiko batzuk, kaloriarik gehitu gabe elikagaiei gozotasuna ematen dutenak. Beraz, gozagarri horiek azukrearen ordezkoa izan daitezke eta zaporea eta ohiturak aldatu gabe, kaloria kopuru urriago bat jasoko luke gure gorputzak. Gure artean “sakarina” da KGG ezagunena, baina badaude bestelako batzuk hala nola aspartanoa,…
Sakarina moduko gozagarriak gure gizartean oso zabalduak daude, modu isolatuan har ditzakegu, sobreetan kafe bat hartzen dugunean edota gehigarri modura, “light” ezizena duten jaki eta edari askotan. Light motako jakiak gero eta gehiago dira, eta prozesaturiko hainbat eta hainbat jakitan gozagarriak aurki ditzakegu gehigarrien artean.
edulkoratzaileak

1. irudia: Sakarina, sulfimida bentzoikoa (C7H7O3NS) da. Kristal zuri gisa agertzen da eta oso gozoa da. Gaur egun, janariei gozotasuna emateko erabiltzen da, azukrearen ordez.

Dieta egiten duten gizakien, artean edo dieta egiten ez duten batzuetan, oso zabaldua dago ohitura bezala, kaloria gabeko gozagarri hauek hartzea, beraien ustez, hartu egiten ez diren kaloriak loditzen ez duten kaloriak direlako. KGGen (kaloriarik gabeko gozagarriak) erabilerak bere helburua beteko balu, gizartean obesitate mailak behera egin duela egiaztatu beharko litzateke edo gutxienez, nolabaiteko erlazioa aurkitu beharko litzateke gozagarrien erabileraren eta pisu-galeraren artean. Baina horrelakorik ez da ikusten; KGG kantitate izugarriak kontsumitzen dira urtero mundu mailan, baina obesitate maila ez da jaisten, eta are gehiago, KGGen erabilera hasi zenetik, gizartean handitu da bai obesitate gaixotasuna eta bai 2. motako diabetesaren intzidentzia ere.

Beraz, ez dago argi gozagarri hauek pisu-galeran laguntzen duten, edota eragin kaltegarria bat duten, adibidez, 2. motako diabetesaren sorreran edo glukosarekiko intolerantzia duten gizakien kopurua gehikuntzan.

Orain hilabete batzuk, gai honi ekin zion Nature aldizkarian argitaratutako artikulu batek, kaloria gabeko konposatu batek obesitatea eta sindrome metabolikoa direlako gaixotasunen sorreran eragina eduki dezakeen galderari erantzuna bilatuz. Baina gozagarri batek, kaloriarik ez badu, eta azukrea ordezkatzen badu, nola eragin dezake obesitatea, diabetesa eta abar?

edulkoratzaileak 2

2. irudia: Sakarina bezalako konposatuak edulkoratzaile indartsuak dira baina ikerketa batzuen ondorioen arabera, eraginak sortarazi ditzake hesteetako mikrobiotan. (Argazkia: Tobik/Shutterstock)

Hori ulertzeko, ondo ulertu behar dugu jakiek gure gorputzean egiten duten ibilbidea. Guk zerbait jaten dugunean, urdailean digeritzen dugu eta ondoren, hesteetara heltzen da. Bertan digestioaren ondorioz sortutako molekula sinpleak xurgatzen ditugu. Prozesua orain arte azaldutakoa baino pixka bat konplexuagoa da, hesteetan mikroorganismo ugari ditugulako. Izan ere, giza gorputzeko zelulen kopurua baino ehun aldiz handiagoa da gorputzaren barruko bakterio kopurua. Eta bakterio horiek bere funtzioa dute, bakterio horiek gure metabolismoaren parte dira, beraiek guk jaten ditugun jakiak digeritzen laguntzen digutelako besteak beste. Hesteetako mikroorganismoak ere, guk jaten ditugun jakiak digeritzen dituzte eta prozesu horren ondorioz sortzen dituzten metabolitoak, gure gorputzak xurgatzen ditu.

Hesteetan dugun mikroorganismo komunitatea, hesteetako mikrobiota, gure organo bat dela onar dezakegu, bera gure digestio prozesuaren parte garrantzitsu bat delako. Denok pairatu dugu, noizbait, hesteetako arazoren bat eta jakin badakigu zenbat arazo sortzen dituen: ahulezia, egonezina,…, eta badakigu era berean, hesteetako arazoak izan ondoren, jogurt eta antzeko elikagaiak hartu behar ditugula, gure hesteak berriro ere orekan jartzeko. Mikrobiotaren orekak, funtsezko garrantzia du gure osasunean. Oreka diot, hau da bakterio eta mikroorganismoen komunitatearen oreka, oreka horrek ahalbidetzen duelako gure digestioak onak izatea. Zer gertatzen da beraz oreka hori apurtzen denean? Eta nola apurtu daiteke oreka? Zertan datza oreka?

Oreka apurtzen denean, txarto sentitzen gara, edo gure gorputzak jaso beharko lituzkeen elikagaiak ez ditu jasotzen edo proportzio desegokian jasotzen ditu. Eta oreka apurtu egiten dela esaten dugu, gure hesteetako mikrobiotaren espezie-konposizioa aldatu egiten denean.

Nature aldizkariko ikertzaileek mikrobiotaren oreka-apurketaren eta KGGen arteko erlazioa frogatu nahi izan zuten, hau da, KGGak gure mikrobiota aldatzen dutela eta aldaketa horiek obesitate eta sindrome metabolikoarekin harremanetan daudela. Ikerketa hau egiteko, saguak erabili zituzten eta behin mikrobiotaren oreka-aldaketaren hipotesia saguetan frogatuta, gizakira aldatzeko aukeraz pentsatzen hasi ziren.

edulkoratzaileak 4

3. irudia: Egunean gomendagarria den 5 mg kilogramoko ura eta sakarina dosiak zazpi egunetan hartu zuten saguek glukosarekiko intolerantzia garatu zuten. Ura eta azukrea hartu zutenek berriz, ez zuten intolerantziarik garatu. (Argazkia: http://sweetmatterphysicist.com)

KGG mota desberdinak daude, baina sakarina hautatu zuten ikerketarako, bera delako erabilienetakoa eta halaber saguetan eragin handiena zuela ikusi zutelako ere. Lehenik eta behin, saguak hiru taldetan banatu zituzten eta talde bakoitzari honelakoak eman zizkioten edari gisa: ura soilik, ura eta azukrea edo ura eta sakarina. 11 aste beranduago, saguek erakutsi zuten glukosarekiko tolerantzia neurtu zuten. Glukosarekiko intolerantzia garatu zuten sagu bakarrak, sakarinadun ura hartzen zuten saguak ziren.

Gizakiari egunean emateko gomendatzen den dosi berbera erabili zen sagu horietan: 5 mg kilogramoko. Sakarina efektuaren eragilea zela baieztatzeko, saguei ez zitzaien merkatuko sakarina eman, produktu horrek beste osagai batzuk ere badituelako. Sakarina purua eman zitzaien, eta emaitza berberak lortu zituzten

Beraz, datu horiek argi erakusten dute sakarinaren erabilerak desorekak eta glukosarekiko intolerantzia sortzen dituela gure metabolismoan. Intolerantzia horren arrazoia aurkitzeko, sakarina hartzen zuten saguen hesteetako mikrobiota aztertu zuten. Mikrobiotaren azterketan, begiratu zuten sakarinak aldaketarik eragiten ote zuen hesteetako mikroorganismoen espezie-konposizioan.

Esperimentu hauek egiteko hesteetako mikrobioten transplanteak egin zituzten eta frogatu zuten glukosaren metabolismoren intolerantzia hesteetako mikrobiotak sortua zela.

2. irudia: Gut microbios se cultivaron bajo condiciones controladas con y sin sacarina, y luego transferidos de vuelta en ratones. Los ratones que recibieron los microbios intestinales cultivadas a partir de la muestra sacarina ricos tenían un nivel mucho más alto de glucosa en la sangre (un indicador de la intolerancia a la glucosa).

4. irudia: Hesteetako mikrobioak egoera kontrolatuan hazi zituzten sakarina eta sakarinarik gabe eta saguei transferitu zitzaizkien. Sakarinadun mikrobiota zuten saguek odolean glukosa maila altuak eman zuten analisietan (glukosaren intolerantziaren adierazleetariko bat). (Argazkia: http://swetmatterphysicist.com)

Mikrobiotaren aldaketaren garrantzia zehazteko, analisi genomiko baten bidez mikrobiotaren espezie konposizioa finkatu zuten, horretarako 16S erribosomaren genea sekuentziatuz. Azterketa horrek, espezi-ordezkatzea nabarmena gertatzen zela ikusi zuten: espezi batzuk desagertu egiten ziren eta beste espezie batzuen proportzioak gora egiten zuen nabarmen.

Ondoren azterketa genomikoekin jarraituz, agertu ziren espezie berrien eragina finkatzeko, beraien genomak sekuentziatu ziren eta espezie berri horiek zituzten geneen azterketa egin zuten, eta egiaztatu zuten sakarinadun dieta zuten saguen hesteetako bakterioek, oso kantitate handian zituztela glikanoen degradazioan parte hartzen duten entzimak.

Halaber, ikusi zuten glikanoek, forma askotako hartzidurak jasan ditzaketela eta hartzidura horietako batek kate laburreko lipidoak sortzen dituela. Lipido horiek saguen hesteetan xurgatzen dira eta xurgatutako metabolito horiek, lipidoen sintesia nabarmen areagotzen dute saguaren gorputzean. Beraz, lehengo aldiz egiaztatu zen harreman zuzena dagoela KGGen eta obesitatearen sorreraren artean. KGGen erabilerak, saguen hesteetan, lipidoen sorreraren metabolismoa handitu dezaketen konposatuak sortzen direla frogatu zuten.

Baina, gizakian gauza bera gertatzen ote da?

Ikertzaileek ikusi zuten KGGen erabilera eta hainbat sindrome metabolikok korrelazio positiboa agertzen zutela, hots, bataren eta bestearen gehikuntzak aldi berean gertatzen direla. Baina jakina da korrelazioak ez direla halabeharrez efektu harreman baten seinale. Azkenean, 7 boluntario aukeratu zituzten eta, saguen antzera, 5 mg/kg sakarina kantitatea hartu zuten egunero bere dieta normalean. Esperimentua hasi eta 7 egunera glukosarekiko intolerantzia garatzen hasi ziren. Era berean, saguen antzera, hesteetako mikrobiotaren aldaketa nabarmenak ere gertatu ziren.

Datu hauek guztiek, KGGen erabileraren inguruko hausnarketa batera eraman behar gaituzte. Egia da esperimentuak gizaki kopuru txiki batean egin direla baina emaitzak arreta deitzeko modukoak dira.

Erreferentzia bibliografikoa:

Jotham Suez, Tal Korem et al., Artificial sweeteners induce glucose intolerance by altering the gut microbiota. Nature 514 (2014): 181-186. doi:10.1038/nature13793

———————————————————————————-

Egileaz: Asier Fullaondo Genetika irakaslea da UPV/EHUn eta Minbiziaren Biologia Molekularra ikerketa-taldeko ikertzailea da ere.

———————————————————————————-

4 iruzkin

Eman iritzia

Uxune MartinezUxune Martinez

Kaixo, Alfredo. Soy la editora del blog Zientzia Kaiera e intentaré resumirte a grandes rasgos el contenido del artículo. En el artículo se trata principalmente del uso de compuestos que sustituyen al azúcar tales como la sacarina. “Edulcorantes como la sacarina se consumen en grandes cantidades actualmente. Su uso es mayoritario, por ejemplo, por parte de personas que están a dieta. Sin embargo, ¿ayudan a adelgazar? Hace unos meses un artículo publicado en Nature intentaba dar respuesta a la pregunta de si los compuesto sin calorías como los edulcorantes podían llegar a tener algo que ver en enfermadades de síndromes metabólicos o en la obesidad. Pero ¿cómo puede incidir un edulcorante que no tienen calorías y que sustituye al azúcar en la obesidad o en la diabetes?
En este artículo el profesor de genética de la UPV/EHU Asier Fullaondo trata de responder a esa cuestión explicando los resultados de una investigación cuyos resultados concluían que existía una relación entre la toma de sacarina y la aparición de la intolerancia a la glucosa y el inicio de la obesidad. Tras estudiar la microbiota de los individuos que tomaron parte en el estudio, vieron que la ingesta de edulcorantes afectaba el equilibrio de la microbiota, alterando éste de tal manera que daba pie al inicio de síndromes metabólicos. Dedujeron que habían una correlación positiva entre el uso de edulcorantes sin calorías y los síndromes metabólicos mencionados.
Por lo tanto, el autor del artículo nos plantea que se debería revisar y hacer una reflexión sobre el uso de estos compuesto”.

Alfredo AzorínAlfredo Azorín

Muchas gracias. Muy bien explicado. Y malas noticias tomo aspartamo.

Edulkoratzaileak loditzeko osagaiak ote? |

[…] Fullaondo (Genetika, Antropologia Fisikoa eta Animalien Fisiologia Saila, ZTF-FCT) Edulkoratzaileak loditzeko osagaiak ote? artikulua Zientzia Kaiera blogean argitaratu zen 2015eko apirilaren […]

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>