Ezjakintasunaren kartografia #67

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 67

Ez da inoiz izen bat okerrago jarri, DNA zaborraren kasuan baino. Izan ere, ezjakintasuna eta ezereztasuna nahastu ziren DNA zaborra izendatzeko orduan. Gero eta gehiago ezagutzen dira DNA horren funtzioak. Azken ikerketek erregulazio gaitasunak eta, baita ere, landareetan erabilera bioteknologikorako aukerak eman dizkiote. Daniel Marinok kontatzen digu guztia miPEPs: Coding in non-coding plant primary transcripts of microRNAs artikuluan.

Kultura askotan ohikoa da loreak uztea hilobietan. Baina noiztik dugu ohitura hori gizakiok? Oihartzun mediatiko zabala izan duen aurkikuntza harrigarri batek honi buruz hitz egiten digu. Ikerketan parte hartu duten Maria Jose Iriarte eta Alvaro Arrizabalagaren eskutik ezagutu ditzakegu xehetasunak: Of flowers and burials. The remarkable case of the Red Lady of El Mirón.

Ausaz mugitzen diren partikulekin elkarreragina badu argiak, horren emaitza da argiak daraman informazio galdu daitekeela elkarrekintza zorizkoa edo aleatorioa bihur baitateke. Hori gerta daiteke baldin eta DIPCko ikertzaileak ez badaude: Polarization conserved, counterintuitively.

Mina kronikoa bihurtzen denean hilabeteak edota urteak irauten du eta ohiko botika-tratamenduek arazo larriak sorrarazi ditzakete. Baina ba al dago beste biderik? Horietako batzuentzat bai, antza. Sergio Laínezek azaltzen digu: Cell therapy as a cure for chronic pain.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.