Ezjakintasunaren kartografia #68

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 68Zer da kontzientzia? Nola sortzen da? Posible al du makina batek kontziente izatea lortzea? Zelan zehaztu daiteke zer den kontziente izatea? Giulio Tononinoren teoria etorkizun handikoa da baina Francisco R. Villatorok eragozpenak aurkitzen dizkio honi ‘Ex Machina’ and the theory of consciousness artikuluan.

Posible litzateke Erdi Aroko mistikoak sasoiko eszeptikoak nagusiak izatea ere? Teologia ezkorra eszeptizismo modu bat ote da? Jesús Zamoraren tesia liluragarriak erantzungo ditu galderak: Skepticism, a short uncertain story (3): medieval doubts.

Izpi infragorriak apur bat biziak badira gauzak deuseztatzen dituzte, antza. Baina DIPCko ikertzaileak tartean egonez gero, izpiek boro nitruroko geruza bikoitza uzkurtzen dute: Contracting layered white graphene with a laser.

Norbaitek minbizia duela diotsunean, apur bat jakinaren gainean bazaude, galdera bat datorkizu: ba ote dago metastasirik? Erantzuna ezezkoa bada, bizirauteko esperantzak haziz doaz. Baina, nola sortzen dira metastasiak? Mezu ustelen eraginez. F. Javier Carmonak azaltzen digu Exosomes in cancer: corrupted messages that transmit the metastatic impulse lanean.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.