Zientzialari 33 – Joxerra Aihartza from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
“Azkeneko 10 urteetan askoz ere artikulu gehiago idatzi dira saguzarraz beste edozein ugaztunez baino”. Joxerra Aihartza UPV/EHUko Zoologia eta Animalia Biologia Zelularra Saileko irakaslea eta ikertzailea da. Zientzia eta Teknologia Fakultatean zoologia irakasten du eta saguzarretan aditua da.
Ugaztun gautar txiki hauen inguruko xehetasun gehiago ezagutzeko, Joxerra Aihartzarekin egon gara eta elkarrizketa honetan animalia hauen berezitasun ugariak azaldu dizkigu.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.
2 iruzkinak
[…] Azurtza (Donostia, 1962) Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Teknologiako Fakultateko irakaslea da Zoologia eta Animali Zelulen Biologia sailean. Euskal Herriko faunari buruzko dibulgazio-lanetan jardun izan du, eskola eta institutuetan […]
[…] ez ditu ezagutzen, baina ez da hor ez daudelako. Euskal Herrian 27 saguzar-espezie daude eta munduan 1.300. Era askotakoak dira, eta, gainera, beste mundu bat bezala dira. Adibidez, Euskal Herrikoak gauez […]