Ezjakintasunaren kartografia #73

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 73

Mantenugai batzuen eskasiak osasunean eragin dezake. Adibidez, iodo nahikorik ez baduzu hartzen zure ergelkeria nabarmenagoa izango da… eta hau saihestea erraza eta oso merkea da. Laura Cascalesek diosku nola: Salt and your IQ.

Alzheimerren gaixotasunaren inguruan teoria interesgarri asko daude. Horien artean batek dio Alzheimerra diabetes tipo bat izan daitekeela. Jaime de Juanek azaltzen digu Alzheimer’s disease: type 3 diabetes? artikuluan.

Noizean behin, arazo larri bati heltzeko modurik errazena da planteamendu xume batetik hastea. Bi piezatako nanosistemak garatzea konplexua bada, zergatik ez egin piezetariko bat oso sinplea? Hauxe berori da DIPCko ikertzaileek egin dutena: nanopartikulak jarri dituzte gainazal baten gainean eta horrela gaineko mintza azter dezakete. A universal base geometry for 2D semiconductor layers.

Ezagutu nahiko genituzkeen hainbat gauza egiaztatzea zaila da. Esaterako, planeta gaseosoen barren barreneko konposizioa bezalakoak. Zer egin kasu hauetan? Adibidez, planetaren barrualdea eraikitzea laborategian, edota, gutxienez honen egoera fisikoak. Francisco R. Villatorok kontatzen dizkigu jakin beharrekoak The Sandia Z machine unveils the interior of gas-giant planets-en.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.