Dozena erdi ariketa udarako (2): Nire telefono zenbakia

Dozena erdi ariketa eta datu interesgarri

Ariketa fisikoa egitea osasungarria dela esaten digute behin eta berriro. Fisikoa bakarrik ez, buruari eragitea ere onuragarria da. Nagiak atera eta udako oporretan egiteko astelehenero ariketa matematiko bat izango duzu Zientzia Kaieran. Guztira sei ariketa izango dira.

Gogoan izan ahalegina bera –bidea bilatzea– badela ariketa. Horrez gain tontorra (emaitza) lortzen baduzu, poz handiagoa. Ahalegina egin eta emaitza gurekin partekatzera gonbidatzen zaitugu. Ariketaren emaitza idatzi iruzkinen atalean (artikuluaren behealdean duzu) eta irailean emaitza zuzenaren berri emango dizugu.

Ariketak Frantziako CNRSko blogeko Défis du Calendrier Mathématique ataletik hartuta daude eta Javier Duoandikoetxea matematikariak aukeratu ditu Zientzia Kaieran argitaratzeko. Han ostiralero ariketa bat aurki dezakezu, egutegi matematiko batetik hartuta. Egutegiak egunean ariketa bat dakar, astelehenetik ostiralera.

Hona hemen gure bigarren ariketa: Nire telefono zenbakia.

nire telefono zenbakia

2) Nire telefono zenbakia ABCDEFGHIJ da. Letra bakoitza zifra desberdin bat da eta hau betetzen da: A>B>C, D>E>F eta G>H>I>J. Gainera, D,E,F ondoz ondoko zenbaki bikoitiak dira, G,H,I,J ondoz ondoko zenbaki bakoitiak dira eta A+B+C=9. Zenbat da A?

Hemengo ariketak eginda gehiagorako gogoa sortu bazaizu, badakizu, zoaz Défis du Calendrier Mathématique blogera edo egon adi eta lortu zure egutegia datorren urtean.

8 iruzkinak

  • Atzo arratsaldean 12 urteko seme-alabekin ariketa egiten ahalegindu ginen. Ez dakit asmatu genuen baina une atsegina pasatu genuen konbinazioak egiten eta arazoak eta oztopoak gainditzen.
    Gure azken emaitza hauxe izan zen.
    A=8
    Izan ere, telefono zenbaki hau lortu genuen: 8106429753

    Ondo izan.

    • Kaixo iñaki,
      Zbkia ezin da horrela izan. Agian emaitza egokia da, baina tfno zenbakia ez, zeren ez duzu D>E>F eta G>H>I>J betetzen. Agian 8102463579 izan daiteke. Ni gero saiatuko naiz nire semearekin egiten. Ea emaitza berdinak irtetzen zaidan. Ondo izan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude