Zientzialari 35 – Neskuts Izagirre from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
“Antzinako DNA ikertzen dugunean iraganerako leiho bat irekitzen dugu”. Hitz hauekin azaltzen du Neskuts Izagirre UPV/EHUko Antropologia irakasleak zientziaren esparru hori zertan datzan.
Antzinako DNAren ikerketari esker gizateriaren iraganaz jakin daitekeena azaldu digu. Kasu batzuetan, teknika honekin lortutako datuekin historiografian ezarritako paradigma batzuk zalantzan jarri dira, esate baterako, Neolitoaren hedapena Europan.
‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen laguntzarekin.