Ezjakintasunaren kartografia #84

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 84

Ausazko bi taldeekin egindako esperimentuak, euretako bat kontrolezko taldea, giza ikerketen fidagarritasun adibidea nagusi dira (batez ere ikerketa klinikoetan). Baina ausazkotasuna ez balitzateke garrantzitsuena? Jon Gurutz Izquierdok jorratzen du gaia: Evidence-based trials: better compared than randomized.

Espazio tridimentsional baten lauerrotore bat modu profesionalean gidatzeko tutoretza-gida idatzi du oraingoan José Luis Blancok: Shortcuts for efficiently moving a quadrotor throughout the Special Euclidean Group SE(3).

Azkenaldian pil-pilean dago tamaina nanometriko sistemen bidezko garraio elektronikoa. Honen harira, DIPCko bi ikertzailek azken hamar urtetan garatu duten nanoeskalako garraio kuantikoa kalkulatzeko metodoa aurkeztu digute: A method to calculate elastic quantum transport at the nanoscale.

Zergatik gizaki batzuk, azkarrak edo ongi heziak barne, sinesten dute mamuak, etxe sorginduak edo telepatia existitzen direla eta, beste batzuk, aldiz, ez? Agian, “ilusio kausala” izena duen isuri kognitibo batekin du harremana. Fernando Blancok ikertzen du hau Do some paranormal beliefs develop from the experience of coincidences? artikuluan.

–—–

Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Eman iritzia

You may use these HTML tags and attributes: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>