Hilabeteko artxiboa:

Uxue Razkin Asteon zientzia begi-bistan astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluen bilduma da. Zientzia Kaiera blogaren igandeetako gehigarria.
Astrofisika
Mike Brown eta Konstantin Batygin ikertzaileek eguzki sisteman orbita daukan beste planeta bat dagoela uste dute. Bederatzigarrena izango litzateke (Pluton 2006.urtean planeta izateari utzi zion). Amaia Portugalek azaltzen digu planeta honen masa Lurrarena halako hamar izango litzatekeela, eta […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

Zoritxarrez, azken boladan asko hitz egiten da errefuxiatuez eta honen etorrerak duen eraginez. Baina ba al dakigu, esaterako, zeintzuk diren hain kopuru handien etorrerak duen eragin ekonomikoa, adibidez BPGn (barne produktu gordina)? José Luis Ferreirak aztertzen du gaia: A world of open borders […]

Uxue Razkin Koka dezagun gure burua XIX. mende amaieran. Espainian, hain zuzen. Garai horretan oraindik emakumeentzat zaila zen unibertsitateko ikasketak gauzatzea. Bazeuden emakume adoretsuak ikasgeletara gerturatzen zirenak, bai; gizonezkoen jantziekin mozorrotzen zirenak, azken hauen aukeraz eta eskubideaz gozatu ahal izateko eta batez ere, emakumea izanagatik, zeharkako begiradarik ez jasotzeko, liburuetan murgiltzen zirenak. Ordu mordoxka batez, espazio horretan kondentsatuta gelditzen zen […]

César Tomé López Antzinako Grezian aurrekariak bila badaitezke ere, zehatzagoa da esatea XVIII. mendeko bigarren zatian eztabaidatu zela lehen aldiz gaur egun biologian eboluzioa deitzen dugunaz. Nahiz eta ez izan hitz hauexek erabilita, XVIII. mendean azaldu zen lehenbizikoz izaki bizidun guztiak arbaso komun batetik datozelako ideia, eta espezieen aniztasuna ondoz ondoko belaunaldietako populazioetan heredatutako aldaketen ondorio delakoa.
“Eboluzio” hitza, hala […]

Amaia Portugal Neptunoz harago, Lurraren masa halako hamar duen eta eguzki sisteman ezohikoa den orbita daukan planeta bat dagoela uste dute Mike Brown eta Konstantin Batygin ikertzaileek. Kuiperren gerrikoan dauden zenbait gorputzetan detektatu dituzten mugimendu bitxiek eman dizkiete ondorio horretara iristeko zantzuak.
2006an, Plutonek eguzki sistemako bederatzigarren planeta izateari utzi zion, Nazioarteko Astronomia Elkarteak adostuta. Erabaki horretan zerikusi handia […]

Amets Sáenz Dagoeneko, entzuna dugu Islandiako populazioaren genoman (323.002 biztanle) azterketak egiten ari direla baina, aurten bertako ikertzaileek 2.636 islandiarren genoma osorik sekuentziatu ondoren, aurkituriko aldaera gainerako populazioari egotzi dizkiote genotipaturiko 104.000 biztanleen eta Islandiako populazioen pedigrien bidez (Gudbjartsson et al 2015). Lan honek gaurdaino eginiko gizakiaren genomaren deskripzio zehatzena burutu du eta aurkituriko ezaugarri edo gene-aldaketek informazio interesgarria dakarte. […]

Naturan ditugu hainbat gako eta egun zientzialariak fenomeno naturalak erreproduzitzeko saiakerak lantzen ari dira. Izan ere, naturako fenomenoen ezaugarriak inplementatzea eraginkorra suerta dakieke zientziaren esparru anitzei. UPV/EHUko Molekulen Espektroskopia Taldeak, adibidez, landareen antena sistemetan oinarrituriko nanomaterial fluoreszente batzuk diseinatu ditu. Funtzio anitzeko material berri horiekin, landareen organismo fotosintetikoak imitatu nahi dira.
Landareen mikroorganismo fotosintetikoak proteina matrize batean bildutako milaka eta […]

Uxue Razkin Asteon zientzia begi-bistan astean zehar sarean zientzia euskaraz jorratu duten artikuluen bilduma da. Zientzia Kaiera blogaren igandeetako gehigarria.
Medikuntza
Alzheimerrak eragindako oroimen-galera eragozteko mekanismo gako bat identifikatu dute. 2010. urtean, oroimen-prozesuetan parte hartzen duten proteina bat identifikatu zuten Severo Ochoa zentrokoek: PTEN proteina. Orain, Knafok gidatu duen ikerketan, frogatu dute proteina horrekin lotutako mekanismoa deskontrolatu egiten dela […]

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.
Askotan errealitate bati buruz hitz egiteko, hitz desberdinak erabiltzen ditugu sinonimoak izango balira bezala. Horrek ez luke horrela izan behar. Adriá Rofesek ematen digu adibide bat When “Eskimo” and “Inuit” are not the same thing: looking inside words artikuluan.
Inurriak goian behean ari dira […]

Zientzialari 43 – Arkaitz Carracedo from Kultura Zientifikoko Katedra on Vimeo.
Nola sortzen da minbizia? Zeintzuk dira tumore bat garatzeko arrisku faktoreak? Zeintzuk dira esparru honetan azkenaldian egin diren aurkikuntzarik azpimarragarrienak? Arkaitz Carracedo CIC bioGUNEko Ikerbasque ikerlariak galdera hauen erantzuna eman digu gaurko bideoan. ‘Zientzialari‘ izeneko atal honen bitartez zientziaren oinarrizko kontzeptuak azaldu nahi ditugu euskal ikertzaileen […]