Ezjakintasunaren kartografia #118

Dibulgazioa · Ezjakintasunaren kartografia

Mapping Ignorance blogean hainbat artikulu interesgarri argitaratu dira. Hona hemen asteon plazaratu diren artikuluen laburpena.

ezjakintasunaren kartografia 118Laborategietako saguak ez diren saguen eskutik etorriko da agian immunologia alorrean izango den hurrengo iraultza. Sergio Laínezek diosku Dirty mice are the next revolution in immunology research artikuluan.

Jesús Zamorak landareen neurobiologiari buruzko artikulu-sorta hasi du. Bai, ondo irakurri duzu, landareen neurobiologia: The not so secret life of plants (1): The emergence of plant neurobiology.

DIPCko ikertzaileak trebeak dira, zerbait ez bada existitzen beraiek sortzen dute. Aluminiozko 13 atomoko talde baten bezain toki txikian plasmoiak aztertzeko ez zegoenez erreminta mekanokuantiko egokirik, bat sortu dute: Plasmonic resonances in an aluminium magic cluster.

Jabetza intelektualaren pirateria lasai gailendu da, gutxi gorabehera, mundu osoan. Baina, hitz egin dezakegu zientzian pirateriaz, zientziaren funtsezko oinarrietako bat informazioa partekatzea bada? José Ramón Alonsok lantzen du gaia: Scientific pirates.


Mapping Ignorance bloga lanean diharduten ikertzaileek eta hainbat arlotako profesionalek lantzen dute. Zientziaren edozein arlotako ikerketen azken emaitzen berri ematen duen gunea da. UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedraren eta Nazioarteko Bikaintasun Campusaren ekimena da eta bertan parte hartu nahi izanez gero, idatzi iezaguzu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.Beharrezko eremuak * markatuta daude.